Vendsyssel-Thy

Koordenatuak: 57°06′N 9°30′E / 57.1°N 9.5°E / 57.1; 9.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vendsyssel-Thy

Skageneko itsasargia.
Geografia
KokapenaSkagerrak
Azalera4.685 km2
Politika
Herrialdea Danimarka
EskualdeaIpar Jutlandia
Hiri populatuenaHjørring
Hiri populatuenaren biztanleria24.963 bizt.
Gizartea
Biztanleria302.546
Dentsitatea65.39 bizt./km²


Vendsyssel-Thy Danimarkako iparraldean dagoen uhartea da, herrialdeko bigarrena Groenlandia kontutan hartzen ez bada, 4.685 km²-ko azalera baitu. Populazioari dagokionez hirugarrena da, 302.546 biztanlerekin. Limfjord fiordoak banatzen du kontinentetik, nahiz eta askotan Jutlandia penintsularen parte kontsideratzen den. Izan ere 1825ean gertaturiko uholde batek bihurtu baitzuen uharte.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea eratu zenean hiru barruti ezarri ziren, ekialdean Vendsyssel, mendebaldean Thy eta bi aldeak batzen Hanherrederne. 2007ko banaketa administratibo berriarekin ordea Thisted, Jammerbugt, Hjørring, Brønderslev eta Frederikshavn udalerriak sortu dira eta uharteari Ipar Jutlandiako Uhartea (danieraz Nørrejyske Ø) deitu zaio, jendeak aurrekoa erabiltzen badu ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Jutlandiako eskualdean sarturik dago. 4.865 km²-ko azalera du eta 302.546 biztanle (2010) bizi dira bertan. Herri handienak Hjørring eta Frederikshavn dira eta iparralderen dagoen herria Skagen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]