Lisikratesen monumentua
Lisikratesen monumentua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Erakunde publiko | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Koordenatuak | 37°58′15″N 23°43′48″E / 37.97083°N 23.73°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. IV. mendea |
Izenaren jatorria | Lysicrates (en) ![]() |
Arkitektura | |
Materiala(k) | haitzurdin pentelikoa, Hymettian marble (en) ![]() |
Estiloa | Greziar arkitektura Korintoar ordena Joniar ordena |
Ondarea | |
Lisikratesen monumentua (antzinako grezieraz: Μνημείο Λυσικράτους) Atenasen Akropoliatik gertu dago eta, koruak antolatzen zituen Lisikratesen (K.a.335 - 334) omenez eraiki zen. Monumentua (K.a. 335-334) Evaneto arkontearen garaian eraiki zen, Dionisioren teatroan lehendabiziko aldiz gizonezko koru batek sari nagusia irabazi zuela ospatzeko.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Idulki karratu baten gainean hamar metro inguruko monumentu zilindrikoa eraiki zen, korintoar tenplu sasi monoptero modura. Marmolezko teilatuan, hasiera batean brontzezko tripode bat zegoen, hots, Lisikratesek irabazi zuen saria.
Garai hartan, hainbat harri mota erabiltzea ohikoa zen, sortzen zuen efektu optikoagatik. Kanpoko aldean korintoar ordena erabiltzen zen lehendabiziko aldietako bat izan zen, hala ere, ondorengo monumentu handietan erabiliko ziren korintoar kapitelekin alderatuta, zutabe hauen kapitelak oso xumeak dira.
Indusketa, zaharberritzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1821. urtean aurkitu zen eta 1876an erabat zaharberritu zuten Frantziako gobernuaren babespean.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- J. R. McCredie, The Lantern of Demosthenes and Lysikrates, Son of Lysitheides, of Kikynna, en "Studies Presented to Sterling Dow on his eightieth birthday", Durham 1984, pp. 181-183