Edukira joan

Llengües Vives

Wikipedia, Entziklopedia askea
Llengües Vives
MotaEuropako hegoalde -mendebaldeko gutxitutako hizkuntzen soziolinguistika, musika,literatura eta Interneten gaineko bihilabetekaria (1996)-(2009). Bloga 2009tik aurrera 2013ra.
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaaragoiera, asturiera,euskara, galaikoportugesa, kataluniera, okzitaniera
Argitaratze lekuaBartzelona
ArgitaletxeaL6, Acció Pro-Llengües[1]
Banaketa
Salneurria10 € urteroko harpidetza
Historia
ZuzendariaFrederic Parers[2]
ErredaktoreakJoão Aveledo galaikoportugesa, Fernando Balbuena asturiera, Iñaki Peña euskara, Xavier Tomás Arias aragoiera, Xavier Gutiérrez i Jordi Suïls okzitaniera, Juli Parés i Robert Palomera kataluniera, Ilenia Ruggiu i Antonello Gaviano sardiniera[2]
llenguesvives.org

Llengües Vives (LLVV) hizkuntza arloan Europako hego-mendebaldeko gaurkotasunari buruz informatzen zuen argitalpena zen. Bere interesa bideratzen zuen galaikoportuges, asturiera, euskara, aragoiera, okzitaniera eta katalanera. Sei hizkuntza hauetaz idatzitako buletina zen, Bartzelonatik koordinatuta, eta mintzaira bakoitzerako korrespontsal bana zeukan. Izaera kulturala eta aldarrikatzailea zeukan agerkaria zen, gizarteko beste eremu batzuetan sakontzen ez zena. Hiztunek pairatutako egoerak salatzeaz gain, gutxitutasunak eragindakoak beti ere, normaltasunarako urratsak ere nabarmentzen zituzten. Musika, literatura eta internet alorretako albisteak ere aipagai zeuden.

Egitasmoaren lehenengo etapan (1996tik 2009ra) LLVV bi hilabetetik behin argitaratzen zen, paperezko formatuan. Frederic Perers-ek koordinatuta eta editatuta, 71 zenbaki argitara eman zituzten. LLVV-ek Europako Hizkuntzen Eguna sustatu zuen [3] [4] [5] eta bi musika bilduma eleanitz editatu (Hirugarren milurtekoaren hizkuntza biziak [6] eta Llengües Vives 1996-2006 [7] [8]). Halaber, hainbat ekitalditan parte hartu zuen , Aragoiko Hizkuntzen Jardunaldietan edo Hizkuntzaren aldeko elkarteen topaketa [9]. 54. eta 71. zenbakien artean argitalpenak sardiniera gehitu zuen.

Bigarren etapan (2009tik 2013ra), egitasmoa blog bilakatu zen [10], Iñaki Peñak bultzatuta. Astero sareratzen zen, eta post-ak monografia txikiak ziren, txandaka hizkuntza bakoitzean.

Atalak paperean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Azala:
    • Agenda: Inguruko asteetan komunitate bakoitzean gertatuko diren ekitaldi garrantzitsuak agertzen ziren.
    • Hiztegia: Hizkuntza guztietazko hitzak alez ale argitaratzen zituzten, gaika.
  • Barrualdea: Lehen aipatutako sei hizkuntza komunitateen gaurkotasuna irakurgai zeuden (g-p, ast, eus, ara, occ eta cat), agerkariaren mamia izanda.
  • Kontrazala: Sardinierazko komunitatearen albisteak zetoen, bai eta irakurleek bidalitako gutunak ere. Beste garai batean zenbakiz zenbaki ateratako sortak argitaratu zituzten: Beste hizkuntza gutxitu batzuei buruzkoa alde batetik eta buletinaren hizkuntza komunitateen elkarte eta erakundeei buruzkoa bestetik. Azkenik, argitalpenaren datuak, helbideak, korrespontsalen izenak eta abar datoz.

Argitalpenaren helburuak hauek ziren:

  1. Europako hego-mendebaleko zazpi hizkuntza gutxituen komunitateen artean elkar ezagutzeak eta harremanak ahalbidetzea.
  2. Zazpi hizkuntzen normalizazio prozesuaren berri ematea, gainontzeko komunitateek norberaren esperientzietaz jakiteko eta normaltasun osorako bidean ipintzeko.
  3. Komunitate bakoitzean pairatutako erasoak salatzea, gobernuek, alderdiek eta estatu edo herrialde mailako erakundeek eragindakoak.
  4. Leku bakoitzaren kultura arloko ekitaldiak zabaltzea.

1993an Frederic Perers (Llengües Vivesen sortzaile eta editorea) Euskal Herria eta Galiza lehenengo aldiz bisitatu zuen, komunitate bien hizkuntza egoera gertutik jarraitzen zuelarik. Nazio galaikoranzko bideak aragoiera eta asturiera kasualitatez deskubritzera eraman zuen. Etxerako itzuleran eta hizkuntza hauen (baita okzitanierarena ere) informazioa etengabean eta modu gaurkotuan lortzeko zailtasunen aurrean, sei lurraldeetako militanteak batuko zituen sarea sortzea planteatu zion bere buruari. Helburu honekin, 1994an "L6, Hizkuntzen aldeko Ekintza" elkartea sortu zuen eta sei hizkuntza esparruetan lehenengo harremanak lortzeari ekin zion. 1995ean L6 Generalitat de Catalunyako Elkarteen Erregistroan sartu zuen 16.616. zenbakiarekin.

Elkartearen xedeak hauek ziren: 1) Europako hego-mendebalaren hizkuntzei buruzko iritziak, esperientziak, ikerketak, dokumentazioa eta bestelakoak komunitate bakoitzaren kideen artean elkartrukatzen ahalbidetzea. 2) Europako hego-mendebalaren errealitate eleanitza zabaltzeko egitasmoak burutzea, lurralde honen barruan eta honetatik kanpo. 3) Aragoiera, asturiera, kataluniera, euskara, galaikoportuges eta okzitanieraren normalizazioaren aldeko kanpainak sustatzea. 4) Aipatutako hizkuntzen aldeko ofizialtasun osoaren aldeko kanpainak sustatzea.

1996an L6ren kideek sei hizkuntza eremu gehienetan egindako ekitaldi eta agerraldietan aktiboki parte hartu zuten: Corsa Aran per sa lengua, Kilometroak, Día de les Lletres Asturianes, L’Aragonés en a carrera eta abar.

Elkarteak barne hartzen duen lurralde geografiko zabalak eraginkortasuna hein handi batean zailtzen du eta haren jarduera batik bat Llengües Vives buletinaren argitalpenean gauzatzen amaitu zen. 0 zenbakia 1996ko uztailean argitara eman zuten. Sei hizkuntzetara sartzeko ate moduan pentsatuta, lehendabiziko zenbaki hartan Isaac Alonso Estraviz, Lourdes Álvarez, Francho Nagore eta Jacme Taupiac moduko filologoek parte hartu zuten. Lehenengo berriemaile talde finkoa hauxe izan zen: João Aveledo, David Guardado, Imanol Miner, Chuan Carlos Bueno, Patric Milhet/Jacme Delmas eta Jordi Lon.

1997an L6 Arbona (Euskal Herria) eta Turri (Sardinna) herrietara joan zen estaturik gabeko eta hizkuntza gutxituekiko nazio europarretako gazte topagune bietan parte hartzeko. Uescan (Aragon) L6 aragoierari buruzko ikasketen lehendabiziko topagunean egon zen.

1998an "Llengües Vives" eta "Synergia" buletinek Frantziako konstituzioaren 2. artikulua aldatzeko kanpaina sustatu zuten, elkarte okzitaniar, euskaldun eta katalan gehienen sostengua jaso zutelarik. 9. zenbakiarekin bat eginez, Llengües Vivesek gehigarri berezia argitaratu zuten bigarren "Europako hizkuntza gutxituen eguna" zela-eta, sei hizkuntzetako araugile nagusiek parte hartuz: Maria do Carmo Henríquez Salido (Associaçom Galega da Língua), Xosé Lluís García Arias (Academia de la Llingua Asturiana), Jean Haritschelhar (Euskaltzaindia), Francho Nagore (Consello d'a Fabla Aragonesa), Joan Thomas (Institut d'Estudis Occitans) eta Joan Albert Argente (Institut d'Estudis Catalans).

1999an Llengües Vivesek Nogará elkarteak antolatutako Aragoiko hizkuntzen jardunaldietan parte hartu zuen.

2000an Llengües Vivesek "Llengües vives del tercer mil•lenni" CDa argitaratu zuen, Esan Ozenki Recordsek laguntzarekin aterata eta sei hizkuntzetazko abesti bana jasotzen zuena. "Nenos da revolta" (Galiza), "Mus" (Asturies), "Kashbad" (Euskal Herria), "Mallacán" (Aragon), "Mescladissa" (Occitània) eta "Tots sants" (Països Catalans).

2004an Llengües Vivesek "Europako hizkuntzen eguna" delakoaren aldeko kanpainari ekin zion (irailaren 26a), Europar Batasunak hiru urte aurrerago sortu zuena herritarrek kontinenteko kultura eta hizkuntza aniztasunaz ohartzeko eta mintzairak ikastera bultzatzeko. Egunari eduki gehiago emateko asmoarekin eta batez ere publiko nagusiak (gutxienez urtean behin) Europako hego-mendebaleko hizkuntza gutxituetara iristeko, buletinak mintzaira hauetako idatzitako hedabideei proposatu zien egun hau sostengatzea. "Les Noticies" (Asturies), "Avui" (Països Catalans), "Berria" (Euskal Herria) eta "La Setmana"k (Occitània) parte hartu zuten. "A Nosa Terra"k (Galiza) modu oso berezian kolaboratu zuen, Llengües Vivesen 44. zenbakia irailaren euren azken zenbakian gutunen barruan sartuz (44. hark 15.000 ale gainditu zuen).

2005ean Llengües Vivesek aurreko urteko kanpaina berriro egin zuen repeteix, orduan "La Setmana" (Occitània) eta "Qriterio" (Aragon) hedabideen parte hartzearekin. "L’Avanç" eta "El Punt"-ek (Països Catalans) gehienezko inplikazioa erakutsi zuten, Llengües Vivesen 50. zenbakia irailaren 16 eta 26an gutunetan sartuz, hurrenez hurren, buletinaren historia osoko zenbakirik hedatuen bihurtuz (30.000 ale). Zenbaki haren edizioa aprobetxatuz, Llengües Vives Catalunya Radioko "Si més no" eta "Escolta la nit" saioetara gonbidatu zuen, hizkuntza gutxituei buruz hitz egiteko.

2006an Llengües Vivesek "Llengües Vives 1996-2006" CDa kaleratu zuen, argitalpenaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Non residentz, Marful, Ecléctica Ensemble (Galiza); Mus, K-Nalón, Xera (Asturies), Fermin Muguruza, Sorkun, MAK (Euskal Herria); Mallacán, La Orquestina del Fabirol, Eleutroxiloca (Aragon); Massilia Sound System, Mauresca, Gai Saber (Occitània); Sisa & La Verbena Galàctica, Joan Miquel Oliver eta Niu (Països Catalans) abeslari eta taldeek parte hartu zuten.

57. zenbakitik aurrera Llengües Vivesek Sardinnan ordezkaritza zabaldu eta sardiniera barne hartu zuen. Eta, lehen esan bezala, 71. zenbakia arte paperez argitaratu zuten, 2009ko martxoa arte. Azkenik, urte hartako irailetik aurrera, buletina blog bihurtu zuten, Vilawebeko atariaren barruan integratuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]