Logatec

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logatec
 Eslovenia
Logatec 2.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Eslovenia
Eskualdea Erdialdeko Eslovenia
Alkatea Marjan Rihar
Posta kodea 1370
Geografia
Koordenatuak 45° 55′ 00″ N, 14° 14′ 00″ E / 45.916666666667°N,14.233333333333°E / 45.916666666667; 14.233333333333Koordenatuak: 45° 55′ 00″ N, 14° 14′ 00″ E / 45.916666666667°N,14.233333333333°E / 45.916666666667; 14.233333333333
Logatec hemen kokatua: Eslovenia
Logatec
Logatec
Logatec (Eslovenia)
Obcine Slovenija 2006 Logatec.svg
Azalera 39,5 km²
Altuera 480 m eta 526 m
Demografia
Biztanleria 9.091 bizt.
Dentsitatea 230,15 bizt/km²
Matrikula LJ
logatec.si/vsebina/

Logatec (lɔˈɡaːtəts ahoskatua, alemanez: Loitsch, italieraz: Longatico), Esloveniako hiria da, Erdialdeko Eslovenia eskualdean dago eta 2012ko erroldaren arabera 9.091 biztanle ditu. Ljubljana hiriburutik 23 kilometro hego-mendebaldera kokaturik dago, Postojnarako bidean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi zeltiarren longatis (txalupa eramalea) hitzetik datorrela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek Mansio Longatico sortu zuten Aquileiatik Emonarako (Ljubljana) bidean. Biztanleen ogibide tradizionala gurdiak eramatea izan da.

Hasiera batean sakabanaturiko herrixka ugari zeuden, Blekova Vas, Brod, Cerkovska Vas, Čevica, Dolenja Vas, Dolenji Logatec, Gorenja Vas, Gorenji Logatec, Mandrge eta Martinj Hrib. Denak Logatec udalerrian sartu ziren 1972an.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Logatec gaztelua

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Logatec Aldatu lotura Wikidatan