Loli Lopez Goñi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loli Lopez Goñi

Bizitza
JaiotzaDonostia1930eko irailaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2020ko otsailaren 2a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea
KidetzaAmaikak Bat (Donostia)

Loli Lopez Goñi (Donostia, Gipuzkoa, 1930eko irailaren 15a - ib., 2020ko otsailaren 2a) mendigoizalea zen eta euskal emakume mendizaleen artean aitzindaria, lehena Mont Blanc eta Cervino mendien gailurrera igotzen, eskaladan 5. mailako zailtasuna lortzen eta Espainiako Goi Mendiko Talde selektiboan sartzen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mont Blanc mendia
Zerbino (Matterhorn) mendia

Lopez emakume mendigoizale aitzindaria izan zen, Amaikak Bat klub donostiarreko mendi taldean gazte-gazterik hasi zelarik. Santa Barbaran, Eginon eta Amezketan lehen pausoak eman ostean, 1958ko abuztuan Mont Blanc (4.810 m) eta Cervino (4.478 m) igo zituen lehen emakume alpinista bihurtu zen, Pyrenaica aldizkariko emakumeen argitalpenean ikus dezakegunez. 1959ko Urriaren 25ean Eibarreko Club Deportiboan Euskal Herriko Goi Mendi Taldea sortu zen, 17 gizon ziren eta emakume bakar bat: Loli Lopez. Hartatik, "Edurnezuri eta 17 erraldoiak" deitu omen zioten taldeari. Bera izan zen, gainera, eskaladan 5. mailako zailtasuna gainditu zuen lehen euskal emakumea, eta baita Espainiako Goi Mendiko Talde selektiboan sartu zen lehena ere.[3][4][5]

Garai hartan emakumeak hiriko kaleetatik jantzi apainduekin ibili ohi ziren, baina ez mendian prakekin; eta beraien abizena gizonaren abizenarekin batera esan behar omen zuten. Bere lehen semea Imanol jaio zenean ere (1960an) mendi altuetara joateari eutsi zion, Glaziarretako orratza, Jean Santéren iparraldetik, Perdidoren iparraldea, Petit Pic du Midin, Couloir de Gaube; bere alaba Nekane jaio zenean, hurbileko mendietara joatea erabaki zuen arte.

Emakumeen artean praka luzeak ondo ikusita ez zeuden garaietan, Lopezek ez zuen zalantzarik izan haiek janzteko, ondorioz arazoak izan zituelarik.[5] 1950eko hamarkadan: Alpeetara joateko jantziak berak egin behar izan omen zituen "gabardina urdineko tela erosi eta irakasle baten laguntzarekin josi nituen" Mendi Federazioaren aldizkarian Imanolekin elkarrizketan esaten duenaren arabera.[6]

Loli Lopez Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Mendi Federazioak emakumezko alpinista batek egindako jarduerarik onena nabarmentzen du sari honekin. 2010. urtean alpinistarik onenari Loli López Goñi izeneko saria Edurne Pasaban mendizaleari eman zion, hamalau zortzimilako gailurrak igotzeagatik. Lolik berak eman zion saria Tolosako mendigoizaleari.[5][7]

Erakusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2024ko urtarrilean Gailurretan izan gaitun erakusketa zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik bidea urratu duten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskal Mendizale Federazioaren oharra» (htlm) Euskal Mendizale Federazioaren web orria (Noiz kontsultatua: 2020.02.03).
  2. (Gaztelaniaz) Iturriza, Antxon. (pdf) La mujer en el montañismo vasco. Gure Mendiak. Anuario 2010. .
  3. «Mujeres de Pyrenaica: Pioneras: Loli López Goñi, la primera vasca en el Cervino» Mujeres de Pyrenaica 2012-01-08 (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).
  4. Iribarren, Oier. «Emakumeak ere mendien babesean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  5. a b c Ugartemendia, Unai. «Aitzindaria izan zen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  6. «Errimaia nº 51» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).
  7. «Premios Blog Mujeres de Pyrenaica» (html) Blog Mujeres de Pyrenaica (Noiz kontsultatua: 2020.02.08).
  8. «Gaitun, baita mendian ere» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]