Edukira joan

Monte Perdido

Koordenatuak: 42°40′26″N 0°02′00″E / 42.6739°N 0.0333°E / 42.6739; 0.0333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Monte Perdido /
Mont Perdito
Datu orokorrak
Garaiera3.355 m
Prominentzia973 m
Motamendia
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′26″N 0°02′00″E / 42.6739°N 0.0333°E / 42.6739; 0.0333
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Babestutako-eremuaOrdesa eta Perdidoko Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Lehen igoera1802ean.
Ohiko bideaGoriztik.
Geologia
Material nagusiakareharri

Monte Perdido edo Mont Perdito[1] mendia (gaztelaniaz: Monte Perdido; aragoieraz: Mont Perdito edo punta de Treserols; frantsesez: Mont Perdu; punta de Treserols izan ezik, guztien esanahia «mendi galdua» da) Erdialdeko Pirinioetako hirugarren gailurrik garaiena da, 3.355 metrorekin. Mont Perdito Aragoin dago, Tres Serols mendigunean,[1] Cilindro (3.328 m) eta Pico Añisclo (3.254 m) mendiekin batera.

Ordesako haranean, Sobrarbeko eskualdean, Huescako probintzian (Aragoi, Espainia) kokaturiko mendi hau Europan dagoen karekizko mendigune garaiena da. Monte Perditoko mendigunearen bi aldeak (bai Espainiakoa, eta bai Frantziakoa) babesturiko eremuak dira: Espainiako aldea Ordesa eta Perdidoko parke nazionalean dago; eta Frantziakoa, Pirinioetako Parke Nazionalean. Bi estatu horien arteko muga Monte Perditoren tontorretik hiru bat kilometro iparraldera dago.

Lehen igoera erregistratuta 1802an izan zen, Louis Ramond de Carbonnières geologo eta botaniko alsaziarraren eskutik. Mendigunea 1997an sartu zuen Ordesa-Vignemaleko biosfera erreserbaren barruan. Halaber, urte hartatik gizateriaren ondare izendatua da.

Mendizaleen artean, oso gailur ezaguna da, bai gailur nahiko erraza delako elurrik gabe, eta bai igotzeko zeharkatu behar diren haranen ikusgarritasunarengatik. Hala ere, La Escupidera izeneko kanala dela eta, Pirinioetako puntu beltzetako bat da, hainbat mendizale hantxe hil direnez.

Leku ikonikoen artean "Cola de caballo" izeneko ur-jauzia, "Faxa d'as flores" zerrenda eta "Gradas de Soaso" (ibaian egindako mailak) aipatzekoak dira.

Igotzeko bideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ordesatik (bide arrunta), Broto edo Torlako udalerrietatik.
  • Serradetseko aterpetik (Brèche de Roland), Gavarnie udalerritik.[2]
  • Tucarroyako aterpetik, mugan kokatutakoa, Bielsa udalerrian.[3]
  • Gorizeko aterpetik.[4]
  • Eskailerak.
  • Iparreko paretatik.

Monte Perdidoko Glaziarra

Pirinioak - Monte Perdido1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Monte Perdidoko glaziarra, mendigunearen ipar aldean.

Mota Mistoa
Irizpideak iii, iv, v, vii, viii
Erreferentzia 773
Kokalekua  Espainia
 Frantzia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
Luzapen urtea 1999
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Sakontzeko, irakurri: «Monte Perdidoko glaziarra»

Monte Perdidoko ipar aldean kokatzen da Pirinioetako azken glaziarretako bat. Bi mailatan banaturik dago eta 2.700 eta 3.200 metrotako garaieran kokatzen da.

Pirinioetako beste glaziarrak bezala, desagertzeko bidean dago, glaziarraren bolumen eta azalera urtez urte murriztuz doaz eta.[5]

Fauna eta flora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako faunaren barruan, hegaztien artean arrano beltzak, ugatzak, sai zuriak, sai arreak eta miru gorriak ditugu. Ugaztunen artean, sarrioak, marmotak eta basurdeak oso ugariak dira.

Florari dagokionez, pagoak, izei zuriak, pinu gorriak eta ametz ilaundunak topatuko ditugu 800-1.700 metroko altueran. Gorago, 2.000 metroraino, mendi-pinuak. Oihanoean, ezpela oso ohikoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]