Amaikak Bat (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amaikak Bat elkartearen egoitza, Abuztuaren 31 kalean

Amaikak Bat Kirol Elkartea Donostiako elkarte bat da, 1907an sortua.

Historikoki, talde polideportiboa izan zen, eta hainbat kirol sekzio izan zituen elkarteak: eskubaloia, arraunketa, pilota, futbola eta mendia, adibidez. Alabaina, ondorengo hamarkadetan, kirol klub modernoak sortzearekin bat, bere kirol jarduera uzten joan zen pixkanaka elkartea, eta azken urteotan elkarte gastronomiko tradizionala bihurtu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaikak Bat elkartea Donostiako Elkano kalean sortu zen 1907an. Kirol jarduera zabala bultzatuz, hainbat kirol sekzio jarri zituen martxan.

1932an Parte Zaharrera aldatu zuen egoitza, eta, auzoko giroan inplikatuta, arraunketa giroan murgildu zen: Kontxako Banderan parte hartu behar zuen traineru donostiarrari bere izena eta laguntza eskaini zion. Bazkideek dirua bildu zuten traineruarentzat, eta egoitzan afariak eskaintzen zizkioten tripulazioari. Hamarkada luze batez eman zion elkarteak bere laguntza Amaikak Bat traineruari.

Urteak pasatu ahala, kirol jarduerak utziz joan zen elkartea, eta elkarte gastronomiko tradizionala da gaur egun bere ardatza.

Arraunketa sekzioaren palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 1932, 1940.
  • Hirugarrena (1): 1933.

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]