Lolita (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau 1955eko Vladimir Nabokov idazlearen eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lolita (argipena)».
Lolita
Lolita 1955.JPG
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
Egilea Vladimir Nabokov
Argitaratze-data 1955
Generoa Tragikomedia
Jatorrizko izenburua Lolita
Hizkuntza Ingelesa
Argitaratzailea Olympia Press
Herrialdea  Frantzia
ISBN 978-1-85715-133-6
OCLC 28928382

Lolita 1955ean Vladimir Nabokov errusiar-estatubatuar idazleak idatzitako eleberri bat da. Gaitzat, adin ertaineko gizon batek bere alabaorde nerabearekiko duen sexu obsesioa du. Argitaratu zuen garaian hautsak harrotu eta polemika piztuarazi zuen, halere literatur aditu eta kritikoentzat XX. mendeko nahiz literatura unibertsaleko maisulana da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humbert Humbert frantses literaturako irakasleak nerabetzarora iristear dauden neskatoekiko sexu erakarpen sentitzen duen gizona da, bere haurtzaroko amodioa zen Annabel Leighen heriotzaren ondoren Europa utzi eta AEBtara lekualdatuko da. Ingalaterra Berriko Ramsdale udalerrian bizitzen jarriko da. Charlotte Haze izeneko emakume baten etxeko gela bat alokatuko du, haren 12 urtetako alaba Dolores etxeko lorategian eguzkia hartzen ikustean hartaz liluratuko da. Charlotte alargun bakartia berak hala nahi gabe Humbert eta Lolitaren harteko lotura bilakatuko da. Denbora gutxian Charlotte Humbertekin ezkonduko eta Lolita Humberten alabaordea bilakatuko da. Egun batez, Charlottek bere senar berriaren egutegia topatuko du, hark Doloresekiko duen obsesioaren eta emazte berriak sortzen dion desengainuaren aitormenez betea dago. Charlotte haserre eta atsekabetuak bapatean presaka etxetik atera eta auto batek jota hilko da.

Humbertek Lolitarekin batera AEBetan barna ostatuz-ostatu bidaiatuko du, biek sexu harremanak edukiz. Harreman hau Clare Quilty izeneko beste senargai heldu bat agertu eta Lolitak Humbert uzteko eta harekin ihes egiteko konbentzitzen duenean amaituko da.

Eleberriaren amaieran, Humbert ausaz Lolitarekin topatuko da, soilik Lolitak bere senar berriarekin Alaskan bizitza berri bat ekiteko eskatu zion dirua emateko. Une horretan Humbertek oraindik Lolita desio duela jabetuko da, ez bakarrik mota honetako neskeekiko duen sexu erakapenaregnatik, Lolitaz zinez maitemindua dagoelako baizik.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]