Lorazepam
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Ohar medikoa
Lorazepama konposatu organikoa da C15H10Cl2N2O2 formula duena bentzodiazepinen familiakoa. Konpostu organokloratutzat har daiteke. Solido zuria da. Uretan ia disolbaezina da, baina disolbagarria glikoletan[1].
Lorazepema botika gisa usatzen da ezaugarri antsiolitiko, amnesiko, lasaigarri eta hipnotiko, antiepileptikoak eta gihar-lasaigarriak dituelako.[2]. Espainian Orfidal markarekin saltzen da eta Frantzian Témesta markarekin. Generikoak ere badira merkatuan.
Bere ezaugarri psikotropikoak medio aisialdirako droga moduan ere kontsumitzen da.
Lorazepama 1963an patentatu eta 1977an merkaturatu zuten.[3]
Hartzeko moduak eta albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorazepama ahoz, larruazalekopartxeen bidez eta injektatuz muskuluan edo zainetan[4].
Lorazepamaren albo-ondorio ohikoenak hauek dira: logura, ataxia, alerta-murrizta, memoria murriztea, odol-presio baxua eta hipoaireztapena[4].
Kontraindikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorazepama ez da usatu behar egoera hauek gertatzen direnean: lorazepamari alergia, alkohol- edo droga-toxikapena, ataxia, loaldiko apnea, miastenia gravis, haurdunaldia eta edoskialdia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Lorazepam» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-01-08).
- ↑ (Ingelesez) Hindmarch, Ian. (1997-1-30). Benzodiazepines and their effects. .
- ↑ (Ingelesez) Fischer, Janos; Ganellin, C. Robin. (2006). Analogue-based Drug Discovery. John Wiley & Sons, 489 or. ISBN 9783527607495..
- ↑ a b (Ingelesez) «Lorazepam Monograph for Professionals» Drugs.com (kontsulta data: 2025-01-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |