Lotta Continua
Lotta Continua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Italia |
Kokapen politikoa | Ezker iraultzaile politiko |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1969 |
Desagerpena | 1976 |
Lotta Continua Italian ezker iraultzailearen erakunde militantea izan zen. 1969ko udazkenean sortu zen Turingo ikasle-langile mugimendutik berezituta, eta unibertsitateetan eta Fiat bezalako lantegietan indartzen joan zen. Lotta Continua izen bereko egunkariaren lehen zenbakia 1969an azaroan argitaratu zen, eta argitaratzen jarraitu zen 1982 arte, erakundea 1976an desegin zen arren.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lotta Continua ikasle eta gazteengatik hasita langileengana joan zen hedatzen, eratzen zituen gizarte zentroak gune garrantzitsuak izanik. Eragina izan zuen batez ere fabrika handietako langile etorkin berri, lehenagoko etorkin, gazte eta prestakuntza handirik gabeko langileen artean, langile-klase "tradizionalak" Italiako Alderdi Komunistarekiko eta mugimendu sindikalekiko atxikimendua mantendu baitzuen.
Taldearen lidergoan Adriano Sofri, Mauro Rostagno, Guido Viale, Giorgio Pietrostefani, Erri De Luca, Paolo Brogi eta Marco Boato ibili ziren. Ekarpenak egin zituztenen artean Gad Lerner eta Alexander Langer aipatu daitezke. Italiako legediak egunkari guztiek zuzendari nagusi gisa kazetari profesional bat behar zutela agindu zuenean, denbora batez Pier Paolo Pasolinik bere izena eman zuen Lotta Continua-ren argitalpena baimentzeko.[1]
Hasieran ekintza espontaneoa ardatz zuen talde txiki bat zen, baina 1972 eta 1974 artean zentralizatu zen eta ekintzak areagotu zituen. 1976an erakundea sakabanatu egin zen, kongresu nazionalean gizonezko eta emakumezko militanteen arteko talka ideologiko larria izan ondoren. Garai hartan, Sofrik eta beste batzuek hauteskundeetan parte hartzeko politikaren alde egin zuten, baina beste militante batzuk erakunde armatuetan sartu ziren Prima Linea eta Brigada Gorrietan besteak beste.[2]
1980ko hamarkadan, Lotta Continuaren ordezkari askok jatorrizko ideologia alde batera utzi zuten. Marco Boato eta Mimmo Pinto Alderdi Erradikalera joan ziren, beste batzuk telebistan (RAI edo Fininvest) edo hainbat egunkaritan aritu ziren. Asko Italiako Alderdi Sozialistara (PSI) batu ziren, Bettino Craxiren jarrerak sostengatuz. Erri De Luca bera idazle ospetsu bihurtu zen hainbat GKEtan militatu ondoren. Gutxi batzuk, hala nola Marco Revelli eta Fulvio Grimaldi, sartu ziren Rifondazione Comunistara bildu ziren.
Eztabaidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1972an Milango poliziak Lotta Continua egin zuen Giuseppe Pinelli komisarioren heriotzaren erantzule. Adriano Sofri eta Giorgio Pietrostefani Lotta Continuko buruzagi ohiei kartzela zigor luzeak ezarri zizkieten hilketa antolatzeagatik, eta Ovidio Bompressiri eta Leonardo Marinoriori burutzeagatik. Prozedura judiziala oso eztabaidatua izan zen. Zituen gaixotasunarengatik Giorgio Napolitano Italiako presidenteak indultatu zuen Ovidio Bompressi 2006an. Indarkeriagatik kondenatutako ekintzaile politikoen artean kasu bakarrenetakoa da berea.
- 1977ko martxoaren 11n Francesco Lorusso Lotta Continuako militantea hil zuten Bolonian.[3]
- 1977ko urriaren 1ean, Turinen, protestaldi batean, ekintzaileek taberna bati eraso omen zioten molotov koktelekin. Roberto Crescenzio, 23 urteko ikasle bat, hil zen eraso horretan izandako erredurengatik. Lotta Continuako militanteei leporatu zieten eraso hau egitea, baina azkenean epaileak libre utzi zituen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pasolini in tribunale - materiali didattici di Scuola d'Italiano Roma a cura di Roberto Tartaglione» www.scudit.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
- ↑ «FindArticles.com | CBSi» findarticles.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
- ↑ «Italy 1977-8: Living with an earthquake - Red Notes» libcom.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
- ↑ «Roberto Crescenzio - Associazione Vittime del Terrorismo» web.archive.org 2009-08-25 (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lotta Continua-ko hiru burukide berriro espetxera Euskaldunon egunkaria