Louis Chevrolet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Chevrolet


Chevroleteko co-founder (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLa Chaux-de-Fonds1878ko abenduaren 25a
Herrialdea Suitza
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDetroit1941eko ekainaren 6a (62 urte)
Hobiratze lekuaHoly Cross and Saint Joseph Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: miokardio infartu akutua
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, automobil-pilotua eta ingeniaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 1904 Edit the value on Wikidata

Louis Joseph Cevrolet (1878ko abenduaren 25a1941eko ekainaren 6a) lasterketako gidari Suitzar- Estatu Batuarra eta William Crapo Durantekin batera “Chevrolet” konpainiaren fundatzailea izan zen. Chevroletek hainbat desadostasun eduki zituen Durantekin eta 1941. urtean konpainiaren bere zatia zaldu zion. Orduan konpainia Duranten General Motors-ekin bateratu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1878. urteko gabonetan jaio zen La Chaux-de-Fondsen (Suitza). Bere gaztaroa Bonfoileko herri lasai eta txikian pasatu zuen, non gaur egun Chevrolet oroitzeko plaka bat dagoen.

Louis 9 urte zituela bere familia Beaunera (Frantzia) joan zen. Han Louisen aitak erloju denda bat zabaldu zuen, baina lana ez zitzaion oso ondo joan. Horregatik Loius 11 urterekin lanean hasi zen familia laguntzeko. Lana Robinen bizikleta tailerrean aurkitu zuen, bertan mekanika eta bere funtzionamendua ikasi zuen.

Bizikletak konpontzen egon zen, egun batean “Hotel de la Poste”-ra Estatu Batuar baten lurrun trizikloa konpontzeko bidali zutenera arte. Bere lana oso ondo egin zuen. Estatu Batuarra Vanderbilt multimilionarioa zen eta ikustean Louis gazteak zein ondo egin zuen lana, Ameriketara joateko animatu zuen.

Amets amerikarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, Chevrolet Parisera joan zen, Darracq tailerrean barne konbustio bidezko motorraren inguruan ikasi zuen. Geroago Hotchkiss eta Morsentzat lan egin zuen. Irabaziekin Canadara joateko aukera izan zuen, bertan hilabete batzuk txofer eta mekaniko moduan lan egin zuen. Handik New York-era joan zen eta suitzar baten mekanikoa izan zen, William Walter. Pixka bat geroago De Dion-Buton erakunde amerikar famatura bildu zen.

1902 De Dion-Buton itxi eta lan gabe geratu zen, ez zen bertan lan egin izanarekin damutzen, Suzanne, etorkizunean bere emaztea izango zena bertan ezagutu zuelako. Bi seme eduki zituzten: Charles 1096an eta Alfred 1912an.

1905. urtean Chevrolet Fiatekin lan egiten hasi zen, baina berriro ere ez zuen luze iraun. Urte bat geroago Filadelfiara joan zen Walter Christierentzat lan egiteko. Bitartean, Lousen interesa motorrengan areagotu zen eta lasterketa gidaria egin zen.

Christie fabrikan lasterketa auto bat sortzeko laguntzaile gorena hautatu zuten. Autoa kontzeptu berri batean oinarritu behar zen, aurreko trakzioan.

“Frantses ausarta”[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa autoa

1895. urteko uztailaren 16an “Journal de Beaune”-k bizikleta lasterketa bat egin zuen eta irabazlea Louis Chevrolet izan zen.

10 urte geroago, Chevroletek bere lehen lasterketa motordunean parte hartu zuen non 109.7km/h hartu zuen, munduko rekorda izan zen.

Urte berean, Louis Chevrolet bere lasterketako lehen autoa eraiki zuen, auto honek 191,5km/h hartu zituen, beste munduko rekord bat lortu zuen.

Hain handia zen bere arrakasta “Frantses ausarta” deitzen hasi bait zioten, baina hainbat istripuren hondoren, ia 3 urte ospitale batean iraun zituen. Berarekin batera bere bi anaiak ere auto lasterketetan zeuden sartuta eta istripu baten ondorioz bere anaia Gaston hil egin zen. Louis ez zen inoiz gehiago konpetizioko auto batean montatu.

Konpainiaren fundazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

General Motors Chevrolet

Chevrolet gidaria zenean, William Durant ezagutu zuen Bostonen.

1911. urtean, Durant eta Chevrolet “Chevrolet Motor Car Company” sortu zuten Detroiten. Duranek lehenago “General Motors” sortu zuen 1908. urtean eta oso kide ona eta azkarra izan zen.

“Chevrolet Motor Car Company” sortu zenetik urte batera, lehen Chebrolet automobila fabrikatu zen “Classic Six” izenarekin geroago “Baby Grand” lau zilindroetakoa, “Ligt Six” eta “Royal Mail” joan ziren. Logotipoa Duranten ideia izan zen, zein Frantziarako bidai batean gustuko izan zuen hoteleko gelako paretan zegoen papela, zati bat moztu eta Estatu batuetara eraman zuen.

Lau auto hauek garrantzia asko artzen joan ziren eta Chevrolet eta Durant arten eman zen gatasken gatik izan ez balitz biok batera urte gehiago emango zuten kotxeak diseinatzen. Horregatik 1911 eta 1914 urte tartean egindako autoak Chevroletek egin zituen pertsonalki.

Autoak seriean eraikitzeko erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durant eta Chevrolet konpainia sortu zutenean 1914. Urtean eztabaida bat izan zuten. Durantek konpainia berrestrukturatu zuen Chevrolet ez zegoen bitartean.

Durantek auto merkeago bat produzitzea nahi zuen, Forderi konpetentzia egiteko. Chevroletek eginkizun hori ez zuen oso ondo hartu berak auto bizkorrak eta potenteak produzitu nahi zituelako ekonomian pentsatu gabe. Ezadostasun honek Chevroletek bere enpresaren zatia saltzea eragin zuen.

Duranten erabakia gaur egunera arte jarraitu du, hau da auto merkeak eta kalitatezkoak.

Chevrolet marka Duranten pentsakerarekin hazten joan zen bitartean, Louis Chevrolet gustatzen zitzaiona egitera bueltatu zen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere nahia lasterketetan parte hartzeko auto modernoak diseinatzea zen. Horretarako “Frontenac Motor Corporation” sortu zuen 1914. urtean. Ekonomikoki ez zegoen oso ondo baina seriean lehen Frontenac automobila egitea sortu zuen, 1920. urtean automobilaren industrian maisulan moduan jaso zuten auto hau. 1926. urtean bere beste anaiarekin Arthur beste konpainia bat sortu zuten “Chevrolair 333” non hegazkin arin baten motorra egiten hasi ziren. Anaien arteko hainbat eztabaiden gatik konpainia desagertu egin zen.

1932. urtean bere azken sorkuntza handia 10 zilindroetako izar formadun motorra izan zen, motorrarentzako patentea eskatu zuen baina 1935. urtean patentea eman ziotenean, ez zuen indarrik beste konpainia bat sortzeko. Hala eta guzti berriro ere mekanikari moduan lan egin zuen bere ibilbide profesionaleko hasieran bezala. Chevrolet enpresan lan egin zuen Detroiten.

Zituen akzioak saltzerakoan, Frontenac Motor Comp sortu zuen geroago Stutz Motor Compekin juntatuko zena eta bere anaia Arthurrekin Ford T-rentzako piezak egiten egon ziren baita ere industria aeronautikarako lan egiten.

1922. urtean Frontenac desagertu egin zen eta bakarrik motor aeronautikoak egiten egon ziren 1927. urtera arte

1930. urtean, arazo ekonomikoengatik Chevroletera itzuli zen mekaniko moduan lan egiteko. Arazo guzti hauek kalte asko eragin zioten bere osasunari. Honekin eta hainbat tragedia familiarrekin bakarrik eta pobre hiltzera eraman zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]