Louis L'Amour

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis L'Amour

Bizitza
JaiotzaJamestown (Ipar Dakota)1908ko martxoaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1988ko ekainaren 10a (80 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AmaEmily Lavisa LaMoore
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta zientzia-fikzio idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Tex Burns, Louis Deaborn Lamoor eta Jim Mayo
Genero artistikoaWesterna
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

louislamour.com
IMDB: nm0478263 Allocine: 72089 Allmovie: p198817
Musicbrainz: 169aa2a1-a0e2-4e75-8445-b172923c1395 Find a Grave: 2490 Edit the value on Wikidata
Louis L’Amour eta Ronald Reagan, 1983

Louis Dearborn L'Amour (Jamestown, Ipar Dakota, AEB, 1908ko martxoaren 22a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1988ko ekainaren 10a) ingelesezko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahozko tradizio aberatsa jaso zuen etxean, txikitatik Mendebalde Urruneko lehen konkistatzaileen abenturak eta indiarrekiko borroken istorioak entzun baitzituen. Hortik atera zuen bere nobeletarako gaia. Bere bizimodua ere nobeletakoa izan zen. Hamabost urte zituela utzi zuen eskola, eta mendebaldera jo zuen, era bateko eta besteko lanak eginez.

Hogei urte inguru zituela, Ekialde Urruneko zenbait tokitan ibili zen. Han ere ez zuen zorte handirik izan, ordea, eta berriro bere sorlekura itzulita, boxeolari egin zen. Gero, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta bere soldadu-lagunek behin eta berriz eskatzen zioten Mendebaldeko lehen kolonoen istorioak kontatzeko. Istorio horiek pizten zuten interesa ikusita, idazten hasi zen.

1951n argitaratu zuen lehen nobela, Tex Burns ezizenaz: Hopalong Cassidy eta High Rockeko zaldunak. 1953an kaleratu zuen Sakona, bere nobelarik ezagunenetakoa. Arrakasta handia izan zuen, bai kritikaren aldetik eta baita irakurleen aldetik ere. 1953tik 1958ra bitartean, 15 eleberri kaleratu zituen. Oso eleberri originalak idatzi zituen: bere heroiek, betiko gogortasunaren atzean, erromantizismo kutsu bat zuten, eta ekintzaren erritmoa oso azkarra zen, indarkeria gehiegi gabe. Bere azken nobelak familia-sagak izan ziren. Europatik etorritako zenbait familiaren arrastoa jarraitu zuen, eta 40 nobela idazteko gaia atera zuen, bere ikerketetatik. Sackettarrei buruzko nobelak dira, esate baterako, Urruneko mendi urdinetarako bidean (1976), Gizon bakartia (1971) eta Broken Hillseko gizona (1975).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]