Louise Mountbatten
Itxura
Louise Alexandra Marie Irene Mountbatten (Heiligenberg gaztelua, Seeheim-Jugenheim, 1889ko uztailaren 13a - Stockholm, 1965eko martxoaren 7a) Suediako erregina ezkontidea izan zen 1950etik hil zen arte.
Luis Battenbergekoa eta Victoria Hesse-Darmstadtekoaren alaba izan zen. Gurutze Gorriko erizaina izan zen Lehen Mundu Gerran.
1923an Gustavo Adolf Suediako printze oinordekoarekin ezkondu zen. Printzea alarguna zen eta bost seme-alaba zituen. 1950ean bere senarra Gustaf VI.a Adolf erregea bihurtu zen eta bera erregina ezkontidea. Protokoloa eta gortearen ohiturak erreformatu zituen, eta eszentrikotasuna eta ideia aurrerakoiak izan zituen ezaugarri.