Louis Mountbatten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Louis Mountbatten
Lord Mountbatten Naval in colour Allan Warren.jpg
Chief of the Defence Staff Itzuli

1959 - 1965
William Dickson Itzuli - Richard Hull Itzuli
Governor-General of India Itzuli

1947ko abuztuaren 15a - 1948ko ekainaren 21a
Governor-General of India Itzuli - C. Rajagopalachari Itzuli
Lorden Ganberako kidea


Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea


First Sea Lord Itzuli

Bizitza
Jaiotza Windsorreko gaztelua1900eko ekainaren 25a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Mullaghmore1979ko abuztuaren 27a (79 urte)
Hobiratze lekua Romsey Abbey Itzuli
Heriotza modua gizahilketa: leherketa
Familia
Aita Prince Louis of Battenberg
Ama Princess Victoria of Hesse and by Rhine
Ezkontidea(k) Edwina Mountbatten, Countess Mountbatten of Burma Itzuli  (1922ko uztailaren 18a -  1960ko otsailaren 21a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Battenberg family Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Christ's College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, gudaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Navy
Gradua Admiral of the Fleet Itzuli
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Ingalaterrako Eliza
IMDb nm0609884

Louis Francis Albert Victor Nicholas George Mountbatten (1900eko ekainaren 25a1979ko abuztuaren 27a) Erresuma Batuko amirala izan zen, Indiako azken erregeordea, eta Indiako Batasun independientearen lehen gobernatzaile nagusia (1947-1948). 1979an, Behin-behineko IRAk erail zuen, haren itsasontzian jarritako bonbaren ondorioz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viktoria erregina haren berramona izan zen, eta biloba Filipe, Edinburgoko dukea zeukan.

Lehen Mundu Gerran Jutlandiako bigarren itsas guduan hartu zuen parte. Bigarren Mundu Gerran Norvegia eta Frantziako indargune alemaniarren kontrako operazioak zuzendu zituen. 1943ko abuztuan, Asiako hego-ekialdean aliatuen aginte nagusia eman zitzaion. Japoniarrak Birmaniatik eta Singapurretik egoztea lortu zuen.

Diplomatiko nabarmendua ere izan zen. Lord Wavell ordezkatu zuen Indiako azken erregeordea izateko, eta independentzia prozesua burutzea egokitu zitzaion. India independiteko lehen gobernatzaile nagusia ere izan zen, Jawaharlal Nehru lehen ministroak eskatuta.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mountbattenek udako oporrak Donegal konderrian pasa ohi zituen, Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldean. Garda Síochának segurtasunaren inguruan emandako aholkuak eta ohartarazpenak gorabehera, 1979ko abuztuaren 27an arrantza egitera atera zen Mountbatten. Aurreko gauean, Thomas McMahon izeneko IRAko kideak urruneko kontroleko bonba bat paratu zuen 10 metroko txalupan. Ezezagun batek leherrarazi zuen bonba Mountbatten eta beste batzuk barruan zeudela.

McMahonek bizitza osorako kartzela zigorra jaso zuen 1979ko azaroaren 23an.

Gerry Adamsek ondokoa adierazi zuen Mountbattenen heriotzari buruz:

« IRAk arrazoi argiak eman ditu exekuzioaren inguruan. Uste dut zoritxarrekoa dela edonor hil behar izatea, baina Mountbattenen heriotzak ekarri duen oldarkorkeriak agerian utzi du komunikabide nagusien joera hipokrita. Lorden Etxeko kidea izanik, Mountbatten irudi hunkigarria zen bai britainiar bai irlandar politikan. IRAk hari egindakoa da Mountbattenek berak bizitza osoan zehar besteei egin zien gauza bera; eta haren gerrako aurrekariak kontuan hartuta, ez dut uste muzin eginen zionik gerra egoera garbi batean hiltzeari. Bazekien herrialde honetara etortzeak zer nolako arriskua zekarren. Nire iritsiz, IRAk xedea bete du: jendea hasi da Irlandako egoerari arreta jartzen. »
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Mountbatten Aldatu lotura Wikidatan