Lourdes Herrasti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lourdes Herrasti

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1958ko abenduaren 23a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta antropologoa
Enplegatzailea(k)Aranzadi Zientzia Elkartea

Inguma: lourdes-herrasti-erlogorri?hizkuntza=es&mota=article&page=1

Lourdes Herrasti Erlogorri (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1958ko abenduaren 23a) historialaria eta antropologoa da. Ikerlari dihardu Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologia sailean.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lourdes Herrasti Geografia eta Historiako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakaskuntza Ertaineko irakaslea. Osteoarkeologian espezializatua. Historiaurretik gaur egun arteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. Hileta-testuinguruen azterketan zentratuta, osteoarkeologo gisa duen ospea argitalpen zientifiko ugaritan islatu da. Gerra Zibilean eta diktadura frankistan errepresaliatutako pertsonak hobitik atera eta identifikatzeko proiektuetan aktiboki parte hartzen du.[2][3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrasti 1980ko hamarkadan hasi zen Arantzadiko Historiaurreko Departamentutik antolatzen ziren indusketetan parte hartzen. Erralla izan zen lehen indusketa.

Urte horietan, pertsona talde bat elkartu zen sailean, eta egiten ziren jarduerak dibertsifikatzen hasi ziren, beste indusketa eta lan-ildo batzuk irekiz. Taldetxo horretan emakumeak bazeuden ere, ilusio handiarekin denak, gutxik lortu dute arkeologo lanetan aritzea.

Antropologia fisikoaren arloan lanean jarraitu zuen Lurdesek, indusketa arkeologikoetan aurkitutako aztarnen azterketa antropologikoa egiten, eta antropologia fisikoko saila bultzatu zuen, hainbat lan-ildo abian jarrita.

Gaur egun, Aranzaditik kanpo gehien ezagutzen den jarduera memoria historikoaren azterketaren barruan egiten dena da. Hobi komunen desobiratze prozesuetan eta aurkitutako aztarnen azterketan esku hartu du, Memoria Historikoaren hainbat elkarteren lankidetzaz. Ez da lan erraza eta karga emozional handia du.

Bere jardueraren zati garrantzitsu bat dibulgazioa da: informazio-hitzaldiak, argitalpenak, eskatzen duten eskolekin lan egitea eta datu-base ireki bat sortzea desobiratze lanetan sortutako informazio guztia jasotzeko.

Koordinazio lan handia, baina zertan lan egiten duen galdetzen zaionean Lurdesen erantzuna bestelakoa da: "irakaskuntza ertainetako irakaslea naiz".[4]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Saber al fin: Fosas comunes, desaparición forzada y derecho a la verdad en el Sáhara Occidental. (Talde-lanean)[5]
  • MEHERIS: La esperanza posible: Fosas comunes y primeros desaparecidos saharauis identificados. (Talde-lanean)[5]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ez da berdina hezur biluziak edo jantziak ere topatzea, arropek hurbildu egiten zaituzte. 2013.[6]
  • Lasarte-Oriaren institutuaren diagnosia. 1993.[6]

Hitzaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Entre la memoria histórica y la memoria reciente (Francisco Etxeberria i Lourdes Herrasti)[7]
  • Memoria histórica. Donostia, 2021.[8]
  • Arqueología de la memoria: el método arqueológico aplicado a la investigación de la historia reciente. 2021.[9]
  • Memoria eraikitzen, iragana lurpetik ateraz. Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak, (Donostia, 2022).[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lourdes Herrasti: "Emakume guztiek galdu egin zuten gerra garaian" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  2. «LOURDES HERRASTI, Antropologoa. 2021eko maiatzak 11, asteartea» Eragin 2021-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  3. Lourdes Herrasti. .
  4. Aranzadi. «Aranzadiko emakumeak: Lourdes Herrasti, gizartearekin konprometitua» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  5. a b «Hegoa::Publicaciones::HERRASTI ERLOGORRI, Lourdes» publicaciones.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  6. a b «Lourdes Herrasti Erlogorri :: Inguma - Base de datos de la comunidad científica vasca» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  7. (Katalanez) Lourdes Herrasti – El passat més recent. (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  8. «LOURDES HERRASTI, Antropologoa. 2021eko maiatzak 11, asteartea» Eragin 2021-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  9. «Instituto Alavés de Arqueología - IAA» www.iaa-aai.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  10. «Memoria eraikitzen, iragana lurpetik ateraz» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]