Lucy Letby
Lucy Letby | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hereford, 1990eko urtarrilaren 4a (34 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chesterko Unibertsitatea Bachelor of Science (Honours) (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | serieko hiltzailea eta registered nurse (en) |
Enplegatzailea(k) | Countess of Chester Hospital (en) (2011 - 2018) |
Lucy Letby (Hereford, 1990eko urtarrilaren 4a) erizain ohia eta serieko hiltzaile britainiarra da. 2015etik 2016ra hamahiru haur jaioberri eraso zituen, eta horietako zazpi hil zituen, airea eta intsulina injektatuz[1].
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1990eko urtarrilaren 4an jaio zen eta Hereforden (Ingalaterra) hazi zen[2][3]. Chesterreko Unibertsitatean ikasi zuen[3][4]. Unibertsitatean ikasi duen bere familiako lehen kidea izan zen eta 2011ko irailean graduatu zen[3].
2012an hasi zen lanean erizain gisa Chesterreko Kondesaren Ospitalean[5]. Ospitaleko jaioberrientzako unitate berri baterako funtsak biltzeko kanpaina batean parte hartu zuen[6].
Ospitaleko aholkulari eta neonatologo nagusiak 2015eko ekainean azaldu gabeko lau heriotza berrikusi zitzten, horietako hiru hilabete berean gertatu ziren, eta Letbyk txanda bakoitzean lanean zegoela ohartu ziren[5]. 2016ko uztailean, unitateak 32 aste baino lehen jaiotako haur goiztiarrak onartzeari utzi zion, Ingalaterrako ipar-mendebaldeko beste ospitale batzuetara bideratuz, hala nola Alder Hey Ospitalera[7].
2018ko uztailaren 3an, Letby atxilotu zuen poliziak zortzi hilketa eta sei hilketa saiakeraz susmatuta, Chesterko Kondesaren Ospitaleko haurren heriotza-tasa altuei buruzko urtebeteko ikerketa baten ondoren[8]. Letbyren etxea miatu zuten[9]. 2020ko azaroaren 11n, zortzi hilketa eta hamar hilketa saiakera leporatu zizkion[10].
Epaiketa Manchesterren hasi zen 2022ko urriaren 10ean[11]. Txostenetan akusazioei lotutako haurrak ezin izan ziren izendatu eta letraz izendatzen zitzaien, Atik Qra[12].
Biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten 2023ko abuztuaren 21ean[13]. Erresuma Batuko historia juridikoan halako zigorra jaso duen laugarren emakumea da[14][1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Zazpi jaioberri hiltzeagatik biziarteko espetxe zigorra ezarri diote Lucy Letby erizainari» EITB 2023-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).
- ↑ (Ingelesez) Hirst, Lauren. «Who is baby serial killer Lucy Letby?» BBC News 2023-08-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ a b c (Ingelesez) Ball, Tom; Mitib, Ali; Wace, Charlotte. «Who is Lucy Letby? The nurse who became Britain’s most prolific child killer» The Times 2023-08-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Moreau, Charlotte. «Hereford 'very much home' for serial killer Lucy Letby» Hereford Times 2023-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ a b (Ingelesez) Lintern, Shaun. «Revealed: the files that show how Lucy Letby was treated as a victim» Hereford Times 2023-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Creswell, Steve. «Home searched after baby murder arrest belongs to Chester children's nurse» The Standard 2018-07-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-27) (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Information about neonatal services at The Countess» Countess of Chester Hospital jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-10-12) (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Nurse Lucy Letby arrested over Chester Hospital baby deaths» BBC News 2018-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Powell, Tom. «Police search home of nurse Lucy Letby after healthcare worker arrested on suspicion of murdering eight babies at Chester hospital» Evening Standard 2018-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Nurse Lucy Letby charged with murder after Chester hospital baby deaths» The Guardian 2020-11-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) McIntyre, Alex. «Lucy Letby trial set to begin as nurse accused of murdering babies at Countess of Chester Hospital» Cheshire Live 2022-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Who are the children alleged to have been murdered or caused to collapse by nurse Lucy Letby?» ITV News 2022-10-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-28) (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «'Cruel, calculated' Lucy Letby to spend rest of life in prison» BBC News 2023-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Ross, Steven. «Whole life order killers: every female UK criminal with no chance of parole as Lucy Letby awaits sentence» National World 2023-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).