Edukira joan

Ludwika Wujec

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ludwika Wujec

zinegotzi

Bizitza
JaiotzaLviv1941eko apirilaren 2a
Herrialdea Polonia
Heriotza2024ko maiatzaren 26a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Henryk Wujec (en) Itzuli  (1970 -  2020ko abuztuaren 15a)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Łódź (en) Itzuli 1972)
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, Disidentzia eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaStowarzyszenie Wolnego Słowa (en) Itzuli
Polish Students' Association (en) Itzuli
Związek Młodzieży Socjalistycznej (en) Itzuli
Solidarność
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Poloniako Langileen Alderdi Batua
Citizens' Movement for Democratic Action (en) Itzuli
Democratic Union (en) Itzuli
Askatasunaren Batasuna
Democratic Party – demokraci.pl (en) Itzuli

Ludwika Wujec, jaiotzez Okrent, (Lviv, 1941eko apirilaren 2a2024ko maiatzaren 26a[1]) poloniar fisikari, irakasle eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludwika Wujec Lviven jaio zen 1941ean, Oskar eta Regina Okrenten familian[2]. Fisika ikasi zuen Varsoviako Unibertsitatean, eta 1972an Łódźeko Unibertsitateko Matematika, Fisika eta Kimika Fakultatean lizentziatu zen.

Poloniako Ikasleen Elkarteko (1958-1963), Gazte Sozialisten Batasuneko (1960-1963) eta Poloniako Langileen Alderdiko (1965-1978) kide izan zen. 1963tik 1981era fisika eta matematika irakasle lanetan aritu zen.

1970ean Henryk Wujec fisikari eta politikariarekin ezkondu zen[3].

1976an Langileen Defentsa Batzordeko kide bihurtu zen, eta ondoren Langileen Defentsarako Batzordean sartu zen. Langile errepresaliatuentzako laguntza antolatzen parte hartu zuen. 1980an Solidarność sindikatuko kide bilakatu zen, eta hurrengo urtean izen bereko albiste-agentzian hasi zen lanean. Gerra-legea indarrean zegoenean barneratu zuten eta 1982ko martxoan askatu zuten. 1982tik Tygodnik Mazowsze aldizkariarekin kolaboratu zuen, eta 1984tik 1989ra erredakzio-batzordeko kide izan zen[4][5].

1980ko hamarkadaren amaieran, besteak beste, Tadeusz Mazowieckiren laguntzailea izan zen eta Lech Wałęsaren Herritarren Batzordeko zuzendariordea. 1990etik, Ekintza Demokratikoko Herritarren Mugimenduan, Batasun Demokratikoan eta Askatasunaren Batasunean aritu zen. 1998an Varsoviako barrutiko zinegotzia ere izan zen[6]. 2002an erretiroa hartu zuen.

Bronisław Komorowskiren laguntza-batzordeko kidea izan zen 2010eko eta 2015eko presidentetzarako hauteskundeen aurretik[7][8].

2024ko maiatzaren 26an hil zen[1]. Varsoviako Powązki auzoko hilerri militarrean lurperatu zuten[9].

Sariak eta omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2006an, Lech Kaczyński presidenteak Polonia Restituta ordena eman zion.
  • 2015ean, Bronisław Komorowski presidenteak Askatasunaren eta Elkartasunaren Gurutzea eman zion.
  • 2016an, Ludwika eta Henryk Wujec Zbigniew Hołda saria irabazi zuten[10].
  • 2019an, Wujecen irudia Gdańskeko Strzyża geltokiko Askatasunaren Emakumeak horma-irudian agertu zen[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Polonieraz) «Nie żyje Ludwika Wujec. Miała 83 lata» Wprost 2024-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  2. (Polonieraz) Koźmińska-Frejlak, Ewa. (2006). «Historii nie da się zakłamać…» Midrasz 5 (109): 14-19..
  3. (Polonieraz) Cieśla, Joanna. «Rozmowa z Ludwiką Wujec» Polityka 2010-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  4. (Polonieraz) Skórzyński, Jan, ed. Opozycja w PRL. Słownik biograficzny 1956–89. 3 Warszawa: Ośrodek Karta, 307-309 or. ISBN 83-88288-23-7..
  5. (Polonieraz) Friszke, Andrzej, ed. Solidarność Podziemna 1981–1989. Warszawa: ISP PAN, 443 or. ISBN 83-88490-45-1..
  6. (Polonieraz) «Samorząd stolicy» Informacje 1998-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  7. (Polonieraz) «Komitet poparcia Bronisława Komorowskiego» Wybory 2010-05-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-26) (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  8. (Polonieraz) Sowa, Barbara. «Kto wszedł do komitetu poparcia Komorowskiego, a kto z niego wypadł?» Dziennik.pl 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  9. (Polonieraz) «Ostatnie pożegnanie Ludwiki Wujec. Syn zmarłej miał prośbę do żałobników» Wprost 2024-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  10. (Polonieraz) «Laureaci Nagrody» Stowarzyszenie im. Prof. Zbigniewa Hołdy (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  11. (Polonieraz) Biała, Izabela. «Kobiety Wolności – niezwykły mural na stacji PKM Strzyża przypomina polskie opozycjonistki» Gdańsk jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-12-02) (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]