Lech Wałęsa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lech Wałęsa
Lech Walesa - 2009.jpg
Poloniako presidentea

1990eko abenduak 22 - 1995eko abenduak 22 - Aleksander Kwaśniewski
Bizitza
Jaiotza Popowo1943ko irailaren 29a (73 urte)
Herrialdea  Polonia
Talde etnikoa Poloniarra
Familia
Ezkontidea(k) Danuta Wałęsa
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak poloniera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, Argiketaria, sindikalista eta ekonomialaria
Jasotako sariak
Kidetza Solidarność
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Solidarność
IMDb nm0907408
Lech Walesa Signature.svg

Lech Wałęsa (ˈlɛx vaˈwɛ̃sa ahoskatua; Popowo, Gmina Tłuchowo, 1943ko irailaren 29a), Poloniako buruzagi sindikala eta gerora presidentea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gdanskeko Lenin ontzioletako elektrikaria zen baina lantegitik kaleratu zuten, 1976. urteko grebetan parte hartu ianagatik. 1980. urtean, sindikatu askeak osatzeko lanetan jardun zuen eta urte horretako abuztuko grebetan greba batzordeko buru izendatu zuen. 1981ean, Solidarność —aurreko urtean sortua zen— sindikatuko lehendakari hautatu zuten. 1981eko abenduan, gerra legea ezarri zenean, atxilo hartu zuten. 1983ko urtarrilean askatu zuten eta urte horretan bertan Bakearen Nobel saria eman zioten. 1986an epai bidean jarri zuten urte horretan egin ziren hauteskundeak salatu izanagatik, baina 1988ko abuztuko greba orokorraren ondoren, gobernuak 1989. urtean hauteskundeak deitzea lortu zuen. Hauteskunde horietan, Solidarność izan zen irabazle. Wałęsak Tadeusz Mazowieckiren lehendakaritzapeko gobernu berriaren erabaki batzuen aurka egin zuen; ondoko urtean, bi buruzagiok elkarren lehian jardun zuten Poloniako lehendakaritza lortzearren. Azkenik, bigarren bozketan, Wałęsa irten zen garaile. Wałęsaren eta Mazowieckiren arteko aurkakotasuna eta Wałęsaren pragmatismoa zirela eta, tirabirak sortu ziren Solidarnośćen barruan eta sindikatuaren eta gobernuaren artean. Bestalde, 1987an Itxaropenerako bidea autobiografia argitaratu zuen Wałęsak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lech Wałęsa Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.