Lugdunum

Koordenatuak: 45°46′N 4°49′E / 45.76°N 4.82°E / 45.76; 4.82
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lugdunum
Amphiteatre Trois Gaules Lyon.jpg
Lyongo Amphithéâtre des Trois-Gaules
Map
LekuaLyon
EskualdeaGallia Lugdunensis
Koordenatuak45°46′N 4°49′E / 45.76°N 4.82°E / 45.76; 4.82
Historia
Eraikitzailea(k)Luzio Munazio Planko
SorreraK.a. 43
Garaia(k)Errepublikatik Inperioraino
Kultura(k)Erromatarrak

Lugdunum, izen osoa Colonia Copia Claudia Augusta Lugdunum (gaur egungo Lyon hiria) Galia erromatar probintziako hiri bat zen. K.a. 43. urtean Luzio Munazio Plankok sortu zuen. Gallia Lugdunensis erromatar probintziako hiriburua izan zen.[1] Berau sortu eta 300 urtez, Ipar-mendebaldeko hiririk garrantzitsuena izan zen. Klaudio eta Karakala enperadoreak Lugdunum hirian jaio ziren.

Jatorrizko erromatar hiria Fourvière muinoetan zegoen, Rodano eta Saona ibaiek bat egiten zuten lekuan. Inperioaren azken garaian biztanleriaren zati handi bat Saona ibaiaren haranean bizi zen, Fourvière muinoaren oinetan.

Augusto enperadoreak Galia lau probintziatan antolatu zuen: hiru inperial (Galla Lugdunensis, Galia Akitania eta Galia Belgika) eta senatorial bat (Galia Narbonnenesis). Hiru Galia inperialen hiriburutzat hartu zuten Lugdunum. Han zeuden gobernadoreak, eta abuztuaren 1ean, Galietako hirurogei nazioetako ordezkarien urteroko bilera egin zen Lugdunum-en (Augustok Alexandria hartu zueneko urteurrenaren eguna, eta Lug jaikoaren festa). Druso, Augustoren seme adoptatuak, Hiru Galien santutegi federala eraiki zuen da K.a. 12. urtean.

Erreferntziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aux origines de Lyon - Lugdunum Musée et théâtres romains» lugdunum.grandlyon.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]