Luis Briñas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Briñas
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1849
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1938ko apirilaren 18a (88/89 urte)
Jarduerak
Jarduerak filantropoa

Luis López de Briñas y MacMahon (Bilbo, 1849ko martxoaren 5ean bataiatua – 1938ko apirilaren 18a[1]), normalki Luis Briñas izenarekin ezaguna, entzute handiko pertsona izan zen Bilbon, batez ere berrogei bat urte eman zituelako Erruki Etxeari laguntzen. 1909 geroztik, presidenteordea izan zen erakunde horretan. 1926an umezurtzen babes-etxe horri eman zizkion milioi bat pezeta, eta 1930ean beste milioi bat eman zizkion, eta baita orube batzuk ere.

1927an Avril mendiko lur batzuk laga zizkion Victoria Eugenia ertzaindegiari. Gero, ertzaindegi hori gaurko Santa Marina ospitalea bihurtuko zen. Luis Briñas, bai Alfonso XIII.a Espainiako erregearen, bai Bilboko Udalaren esker onak irabazi zituen. Bere bustoa, marmolez eginda, Bilboko Erruki Etxeko lorategietan dago. Higinio Basterrak egindako lana da busto hori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]