Santa Marina Ospitalea
| Santa Marina Ospitalea | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Bilbo |
| Koordenatuak | 43°15′45″N 2°52′57″W / 43.262373°N 2.882558°W |
![]() | |
| Kudeatzailea | Osakidetza |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Ctra. Santa Marina, 41 |
| E-posta | mailto:hsm@osakidetza.eus eta mailto:hsmarina@hmar.osakidetza.eus |
| Telefonoa | tel:+34-944-00-69-00 |
Santa Marina ospitalea Bilbon dagoen erietxea da, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutian, Mikoleta auzoan eta Ganguren mendiaren magalean kokatutakoa.
Ospitale honetan arnas gaixotasunak dituzten gaixoak artatzen dituzte nagusiki. Bestela, medikuntza paliatiboa izan da arlo nagusietakoa azken urteotan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930ean, hasiera baten Reina Victoria izenarekin ezaguna eta geroago Briñas izenarekin, lehenengo eraikinaren obrak amaitu ziren, gaur egun aparkalekua dagoen lekuan. Tuberkulosiaren kontrako sanatorio gisa sortu zuten. Oso gogorra zen gaixotasun hori gerraosteko garai hartan, oraindik penizilina asmatu gabe baitzegoen eta jende asko hiltzen zen, Gaixoz gainezka egoten zen Santa Marina.[1]
1942an apur gorago zegoen leku batean, Tapia pabiloia inauguratu zen, bertan Justu baseliza eta baserria zeuden, eta 1944an, Franco pabiloia eraiki zen.[2][3][4]
Hiru hamarraldi geroago Briñas eraikina eraitsi zuten 1976an, eta Tapia pabiloia 2023an, hamarkada batzuk erabili barik eta hondatuta egon eta gero. Gaur egun Santa Marina Ospitalea gisa ezagutzen dena baino ez dago, eta mota askotako gaixoak biltzen ditu..
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urrutikoetxea, Koldo "JUSTUKO ERMITA ETA JUSTU(E)GUNEKO ERROMERIA" Berton aldizkaria, 1995
- ↑ Urrutikoetxea, Koldo "HOLANGOA ZAN JUSTU ERMITEA" Berton aldizkaria, 1998
- ↑ Ermitas de Vizcaya. Begoña. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Olalde, Rafa. (2019-06-23). «Santos Justo y Pastor» Bilbao y sus templos (kontsulta data: 2025-07-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
