Luis Goytisolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Goytisolo
Luis Goytisolo.jpg
Bizitza
Izen osoa Luis Goytisolo Gay
Jaiotza Bartzelona1935eko martxoaren 17a (84 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Vimbodí
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea
Lan nabarmenak Q17364195 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Mugimendua social realism Itzuli
IMDb nm0333095
AUTOGRAFO LUIS GOYTISOLO.png

Luis Goytisolo (Bartzelona, 1935ko martxoaren 17a - ) espainiar idazlea da. 2013an Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zuen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle-familia bateko azken semea da, José Agustín eta Juanen anaia. Hamaika urterekin hasi zen idazten, eta bi eleberri idatzi zituen. Handik aurrera bere osaba Luisek hautatu zizkion irakurgaiak, eta Estatu Batuetako narratibaren zaletasuna txertatu zion. Zuzenbide-ikasketak egin zituen.

Haren lehenengo obrak errealismo sozial nabarikoak dira, baina gero literatura-gertaerari berari buruzko hausnarketak egin zituen. 1958an, Biblioteca Breve saria irabazi zuen Las afueras (Aldiriak) eleberriarengatik. Gero, Las mismas palabras (1963, Hitz berberak) argitaratu zuen. 1963an, lau liburuz osatutako sail baten lehena idazten hasi zen. Hamazazpi urteko lana izan zen tetralogia hura: Recuento (1974, Zenbatzea), Los verdes de mayo hasta el mar (1976, Maiatzetik itsasora bitarteko berdeak), La cólera de Aquiles (1977, Akilesen haserrea) eta Teoría del conocimiento (1981, Jakitatearen teoria). 1984an, Estela de fuego que se aleja (Urrunduz doan suzko lorratza) argitaratu zuen, Espainiako Kritika Sariaren irabazlea.

Beste lan batzuk Investigaciones y conjeturas de Claudio Mendoza (1985, Claudio Mendozaren ikerkuntzak eta aieruak), La paradoja del ave migratoria (1987, Hegazti migratzailearen paradoxa) eta Estatua con palomas (1992, Estatua usoekin) dira. Azken eleberri horrek 1993ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen. 1997an, Placer licuante (Plazer urtzailea) eleberria argitaratu zuen, harrigarrizko sexu-pasarte gordinez hornitua. 1999an, Escalera hacia el cielo (Zerurako zurubia) aurkeztu zuen, komedietako nahaste-borraste eta gaizki-ulertuez beteriko eleberria. 1994. urteaz geroztik, Real Academia Españolako kide da. El País egunkariko kolaboratzailea da.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ojos, círculos, búhos (1970), kontakizunak.
  • Devoraciones (1976), kontakizunak.
  • Fábulas (1981), kontakizunak.
  • Investigaciones y conjeturas de Claudio Mendoza (1985), kontakizunak.
  • El porvenir de la ficción (2002), saiakera.
  • Ficciones (2004), kontakizunak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]