Luis Mazzantini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Mazzantini
Luis Mazzantini2++.JPG
Q33208514

abendua 1919 - ekaina 1920
Q37152410

abuztua 1919 - abendua 1919
Madrilgo zinegotzia

1906 -
Barrutia: Q44688696
Hautaketa: Q44664617
Bizitza
Jaiotza Eibar1856ko urriaren 10a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril1926ko apirilaren 24a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zezen-hiltzailea eta toreatzailea

Luis Mazzantini Egia (Elgoibar, 1856ko urriaren 10a – †Madril, 1926ko apirilaren 24a) euskal zezenketaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita, Giuseppe Mazzantini, ingeniari italiarra zuenez, gaztetan Italian bizi izan zen. Madrilen arte batxiler titulua lortu zuen. Amadeo I.a Espainiakoaren erreinaldian Madrilgo Errege Jauregian hasi zen lanean, zalditegiko buruaren idazkari gisa. Ondoren Extremadurako burdinbide konpainian aritu zen[1]. Ospea eta diruaren bila, zezenketei ekin zien, lehenago banderillero izan gabe. Horrexegatik señorito loco ezizena eman zioten. Alternatiba Madrilen hartu zuen, 1884ko maiatzaren 29an, Lagartijo aitabitxia zuela.

Ezpata sartzen zuen trebetasunak, eta bere izaera bitxiak, ospe handia eman zioten eta don Luis ezizena irabazi zuen. Arerio nagusia Rafael Guerra "Guerrita" izan zuen, orduko toreatzailerik onena. Bere karrera osoan ia 3.000 zezen hil zituen eta 1890eko hamarkadan sei mila pezeta irabazi zuen zezenketa bakarrean[2]. Goi burgesiaren festetara gonbidatua izaten zen eta artearen munduan ere zituen lagunak. Operara eta literatura solasaldietara joan ohi zen.

1905eko otsailean emaztea hil zitzaion eta zezenplazak alde batera utzi zituen. Orduan politikari ekin zion (ideia monarkikoak zituen) eta Madrilgo udaletxean zinegotzi eta alkateordea, eta Guadalajara eta Ávilan gobernadore zibila izan zen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Biografía Luis Mazzantini Club Taurino Mazzantiniren webgunea
  2. a b Biografia Portal Taurino

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Mazzantini Aldatu lotura Wikidatan