Lupus eritematoso sistemiko
Itxura
(«Lupus eritematoso» orritik birbideratua)
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Lupus eritematoso sistemikoa (LES) hainbat organo kaltetu dezakeen gaixotasun autoimmune kronikoa da, nagusiki azal, artikulazio, giltzurrun, bihotz, birika eta nerbio-sistema.
Irizpide klinikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]American College of Rheumatology elkarteak 1982an gaixotasun hau definitzeko irizpideak zehaztu zituen, 1997an berrikusi zituztenak. Hauen arabera, 11 osagaietatik 4 edo gehiago edukitzeak Lupusen diagnostikora bideratzen du:
- Masailetako azaleko gorritasuna.
- Diskoetan agertutako azaleko gorritasuna.
- Fotosentikortasuna.
- Ahoko ultzerak.
- Artritisa.
- Serositisa: Pleuritisa edo perikarditisa.
- Giltzurruneko asaldura: Proteinuria batez ere.
- Asaldura neurologikoa: Konbultsioak edo psikosia.
- Asaldura hematologikoak: Anemia hematologikoa, tronbopenia, leukopenia edo linfopenia.
- Asaldura immunologikoak: Sm, DNA eta fosfolipidoen aurkako antigorputzak.
- ANA antigorputzak kontzentrazio handian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)"Alliance for Lupus Research"
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |