Botika hau MOE-ren "funtsezko botiken" zerrendan agertzen da [1].
Transplanteen errefusa saihesteko ez ezik, ziklosporina hainbat gaitz autoimmuneren tratamenduan ere erabiltzen da [2][3].
Lurzoruko onddo batek (Tolypocladium inflatum) ekoizten du modu naturalean ziklosporina. 1971ean onddo horretatik isolatu zen, baina bere erabilera terapeutikoa 1980ko hamarkadaren hasieran abiatu zen.
Bere egitura kimikoari dagokionez, 11 aminoazidoak dituen peptido zikliko berezia da. Berezia, aminoazido horietako bat D-aminoazidoa delako, eta baita erribosometan sintetizatzen ez den peptido bat ere badelako [4]
Aho bidetik hartu ohi da. Bere jarduerari dagokionez, T linfozitoen eginkizuna moteltzen du modu selektiboan; B linfozitoen jarduerari, aldiz, ez dio eragiten [5]. Horrek esan nahi du errefusarekin lotuta dagoen erantzun immunea murrizten duela, antigorputzen bitartez bideratzen dena gutxiago aldatuz. T linfozitoek minbiziaren prebentzioan funtsezko zeregina betetzen dutenez (tumore baten zelula minbizidunak ezagutu eta suntsitzen dituztelako), ziklosporina luzaro hartzeak minbizi batzuk pairatzeko arriskua areagotu egiten du [6].
Dituen albo-ondorio ugariak direla-eta (infekzioak harrapatzeko joera eta minbizia garatzeko arriskua, besteak beste) ziklosporina kontrol mediko zorrotz baten menpe hartu behar da beti.
↑Cyclosporine The American Society of Health-System Pharmacists
↑Ciclosporina AEP, Asociación Española de Pediatría, 2020-10-1ean
↑ Borel JF, « History of the discovery of cyclosporin and of its early pharmacological development », Wien. Klin. Wochenschr., vol. 114, no 12, 2002, 433-7 orr.
↑ Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la microbiología Vol. II, Ed. Reverté (1998), 439 orr. ISBN: 84-291-1871-3
↑ Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la microbiología Vol. II, Ed. Reverté (1998), 439 orr. ISBN: 84-291-1871-3