Lupus eritematoso sistemiko

Lupus eritematoso sistemikoa» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Lupus eritematoso sistemikoa (LES) hainbat organo kaltetu dezakeen gaixotasun autoimmune kronikoa da, nagusiki azal, artikulazio, giltzurrun, bihotz, birika eta nerbio-sistema.

Irizpide klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurpegiko gorritasuna.

American College of Rheumatology elkarteak 1982an gaixotasun hau definitzeko irizpideak zehaztu zituen, 1997an berrikusi zituztenak. Hauen arabera, 11 osagaietatik 4 edo gehiago edukitzeak Lupusen diagnostikora bideratzen du:

  1. Masailetako azaleko gorritasuna.
  2. Diskoetan agertutako azaleko gorritasuna.
  3. Fotosentikortasuna.
  4. Ahoko ultzerak.
  5. Artritisa.
  6. Serositisa: Pleuritisa edo perikarditisa.
  7. Giltzurruneko asaldura: Proteinuria batez ere.
  8. Asaldura neurologikoa: Konbultsioak edo psikosia.
  9. Asaldura hematologikoak: Anemia hematologikoa, tronbopenia, leukopenia edo linfopenia.
  10. Asaldura immunologikoak: Sm, DNA eta fosfolipidoen aurkako antigorputzak.
  11. ANA antigorputzak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lupus eritematoso sistemiko Aldatu lotura Wikidatan


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.