Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
Jatorria
Argitaratze-data2009
ArgitaletxeaElhuyar Fundazioa
Ezaugarriak

Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa Elhuyar Fundazioak 2009an argitaratu zuen euskarazko entziklopedia izan zen. Hainbat arlo eta erakundetako 200 aditu euskaldunekin lankidetzan sortu ziren artikuluak. [1]

Zientzia eta Teknologia Hiztegi entziklopedikoa erdian, beste hiztegi batzuen artean

2009z geroztik edukiak modu irekian osatu eta eguneratu izan dira. Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoaren (ZTH) gune kolaboratibo horretan, hainbat pertsonak eta erakundek hartu dute parte, eta Elhuyar Fundazioko Hizkuntza eta Teknologia unitateak koordinatzen du.[2]

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antton Gurrutxaga lan osoaren zuzendari eta koordinatzailea izan zen, eta erredakzioan honako hauek parte hartu zuten: Garbiñe Alkiza, Amaia Astobiza, Eider Carton, Ganix Esnaola, Egoitz Etxebeste, Nahikari Gabilondo, Ana Galarraga, Alaitz Imaz, Eneko Imaz, Ixiar Iza, Irati Kortabitarte, Alfontso Mujika, Olatz Orobengoa, Guillermo Roa, Rafa Saiz, Igor Urresti, eta Manex Urruzola.[1]

Hona arlo bakoitzeko aditu arduradunak:

Aditu arduraduna Zientzia arloa
Arantza Aldezabal Botanika
Kepa Altonaga Biologia, zoologia
Patxi Angulo Matematika
Arturo Apraiz Geologia, mineralogia
Arantza Aranburu Geologia, mineralogia
Aratz Arregi Aeronautika
Jesus Arregi Astronomia, astrofisika
Xabier Artola Informatika
Iñaki Azkune Teknologia mekanikoa
Rafael Bañales Telekomunikazioak
Javier Duoandikoetxea Matematika
Arturo Elosegi Ekologia
Jose Ramon Etxebarria Fisika
Unai Fernandez de Betoño Arkitektura, eraikuntza
Ana Galarraga Albaitaritza, elikagaigintza
Andoni Ibarra Orokorrak
Maria Jose Imaz Nekazaritza
Inaki Irazabalbeitia Astronautika
Xabier Irigoien Ozeanografia
Jacinto Iturbe Kimika
Ugaitz Iturbe Aeronautika
Begoña Jugo Genetika
Mertxe Martinez Biokimika, genetika
Miren Mendia Geologia
Fernando Plazaola Fisika
Jose Maria Rodriguez Ibabe Metalurgia
Andoni Sagarna Teknologia elektrikoa, elektronika
Onintze Salazar Meteorologia
Jesus Mari Txurruka Biologia, Fisiologia
Edurne Ugarte Medikuntza, anatomia
Adelaida Umaran Mikrobiologia
Yosu Yurramendi Estatistika
Felix Zubia Medikuntza
Maria Cruz Zuluaga Mineralogia

Aurrekariak eta ondorengoak euskarazko entziklopedietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara batuaren aroan sartuta, hasieran euskarazko entziklopedia moduko batzuk izan ziren, Itzulpen gisa egindakoak eta kasu batzuetan gaiaren arabera antolatuak, adibidez Mundua Jakingai eta P8 izenekoak.[3]

Baina 20 urte geroago, 1990reko hamarkadan proiektu sendo batzuk sortu ziren euskarazko entziklopediak sortzeko erronkari erantzuteko. Hezkuntza sisteman behar-beharrekoak ziren erreferentziazko obrak 1990reko hamarkadan hasi ziren argitaratzen. Lehenengo urratsa 1991n hasi zen, Lur Hiztegi Entziklopedikoarena izan zen. Geroago Gazteen Entziklopediaren lehenengo zenbakia 1992an argitaratu zuen EUSENOR Fundazioak, eta guztira 8 liburuki izango zituen.[4] Biak helburu orokorrekoak izanik, Lur jatorriz euskaraz idatzita zegoen eta artikulu askoz gehiago eskaini zituen, baina Gazteenak azalpenak erraztearren erabiltzen zituen hainbeste osagai grafiko eskaini gabe.

1993an, Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak.[5][6] Elhuyarrekoa izan zen osorik argitaratu zen lehen hiztegi entziklopedikoa, artean Lur eta Eusenor entziklopediak liburuki guztiak argitaratu gabe zebiltzan eta.

Geroxeago etorri ziren hiztegi entziklopediko horien online-eskaintzak[7][8][9] eta 2001ean sortu zuten Euskal Wikipediaren lehen bertsio nimiñoa.

2006an Zientzia eta Teknologia corpusa (edo ZT corpusa) sortu zuten UPV/EHUko IXA taldeak eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean zientzia eta teknologiari buruzko testuak bilduz eta testu-corpus gisa antolatuta, 2003tik 2006ra bitartean eratu zuten corpusean 8,5 milioi hitz daude, morfosintaktikoki etiketatuta. 1990-2002 bitartean argitaratutako zientzia eta teknologiaren alorreko obrak bildu ziren corpusa elikatzeko. Bildutako testuak sailkatuta daude eremuaren (jakintza-alorra) eta generoaren (testu-mota) arabera.[10][11]

2009an Zientzia eta Teknologiako Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak. Hainbat arlo eta erakundetako 200 aditu euskaldunekin lankidetzan oinarritua. Harrezkero edukiak modu irekian osatu eta eguneratu izan dira.[12]

Auñamendi Eusko Entzikloplediak, Euskal Herriaren tradizioa, oraina eta etorkizunaren arteko lotura jaso zituen hainbat artikulutan,Eusko Ikaskuntzak Euskomedia fundazioaren bidez 2010ean Interneten argitaratua, Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. 2020an 155.000 artikulu zituen gaztelaniaz (% 96,3) eta 6.061 (% 3,7) euskaraz,[8] gehienak Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia general ilustrada del País Vasco ospetsukoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  2. «ZT Hiztegi Berria - Nor gara?» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  3. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  4. Gazteen entziklopedia. Eusenor LG 1993 ISBN 84-604-5166-6. PMC 863196369. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  5. Hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Kultur Elkartea 1993 ISBN 84-87114-89-X. PMC 434073059. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  6. Irazabalbeitia, Iñaki. (1992). «Hiztegi entziklopedikoa» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  7. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  8. a b Bizientzia. (2010-07-19). «biZIentzia 1-2: Elhuyarren Hiztegi Entziklopedikoa on line» biZIentzia 1-2 (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  9. «Entziklopediak. Hiztegia.net» www.hiztegia.net (ARTEZ) (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  10. Ixa Taldea, Elhuyar Fundazioa. (2006). «Zientzia eta Teknologiaren Corpusa» www.ztcorpusa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  11. «Ixa taldearen produktuak» ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  12. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]