Edukira joan

Lurdako gaztelua

Koordenatuak: 43°05′48″N 0°02′57″W / 43.0967°N 0.0492°W / 43.0967; -0.0492
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurdako gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Pirinio Garaiak
BarrutiArgelès-Gazosteko barrutia
Frantziako udalerriLurda
Koordenatuak43°05′48″N 0°02′57″W / 43.0967°N 0.0492°W / 43.0967; -0.0492
Map
Historia eta erabilera
JabeaQ86605654 Itzuli
Ondarea
Mérimée IDPA00135708

Lurdako gaztelua (frantsesez: Château fort de Lourdes) Frantziako hegoaldeko Pirinio Garaiak departamenduan dagoen Lurda udalerrian kokatzen den gaztelu-gotorleku bat da, Okzitanian. Udalerria bere itzalpean du, bertako edozein lekutatik ikus daitekeelarik.

Leku estrategikoan dago, Lavedango zazpi haranen sarreran, Espainiako mugatik hurbil, Lurdako santutegiaren alboan eta Gizateriaren Ondare den Pirinioetako Parke Nazionalatik oso hurbil ere.

Eraikin multzoa 778 baino aurreagokoa da, urte honetan Karlomagnoren gudarosteen setioa jasan baitzuen. XI. mendea eta XII. mendearen artean Bigorrako kondeen egoitza izan zen.

XIII. mendean gaztelua eta bere jabetzako lurraldeak Champagneko kondeen eskuetara igaro ziren, hauek era beran Nafarroako Erresumako erregeak ere bazirelarik, ondoren Filipe IV.a Frantziakoaren erregealdian Frantziako Erresumako zati izatera iragan zelarik. 1360ko Brétignyko Akordioaren ondorioz Ingalaterrako Erresumaren eskuetara igaro zen, XV. mendean Frantziako Erresumara itzuliz, aurretik bi setio pairatuz.

XVII. mendean gaztelua errege espetxe bilakatu zen, eta Frantziako Iraultzaren ondoren, Estatu espetxea, XX. mendea arte mantendu zuen funtzioa izan zelarik.

1921an bere instalakuntzak Musée Pyrénéen museoren egoitza izan ziren, eskualde guztiko handi eta garrantzitsuena, gaur egun arte bisitariei eskualdearen artea eta bizimoduaren inguruko ezaugarriak erakusgai dituelarik, okzitaniar sukaldaritzatik hasi eta janzkera arte. 1933an aurrera Frantziako Kultur Ministerioak Monumentu Nazional izendatu zuen.

Gazteluaren antzinako egiturak mendeetan zehar handitze eta zaharberritze lan ugari izan ditu, bai harresi nahiz gotorlekuan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]