Lurraren troiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
2010 TK7 asteroidearen orbita, gaur arte aurkitu den Lurraren troiar bakarrarena (ezkerrean). L4 eta L5 Lagrangeren puntuak. Hiruki urdinen inguruko lerroek zapaburu orbitak irudikatzen dituzte (eskuinean).

Lurraren troiar bat Eguzkiaren inguruko orbita duen asteroide bat da, Lurra-Eguzkia L4 (60º aurretik) edo L5 (60º atzetik) Lagrangeren puntuetan kokatzen dena eta hortaz, Lurraren antzeko orbita duena. Gaur arte Lurraren troiar bat bakarrik atzeman da. Troiar izena lehen aldiz Jupiterren Lagrangeren puntuetan atzeman ziren asteroideak izendatzeko erabili zen, 1906an.

Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010 TK7 da ezagutzen den Lurraren troiar bakarra. Behean eskuinean ikus daiteke, borobil berde batek inguratuta.

L4 puntua:

L5 puntua:

  • Gaur arte ez da puntu honetako Lurraren troiarrik aurkitu. 1994an puntu honetako gorputzak atzemateko bilaketa bat gauzatu zen, baldintza kaskarretan eta ez zen arrakastatsua izan.[4]

Iraganeko troiarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onarpen zabala duen talka handiaren teoriaren arabera, antzina Lurrak Marteren tamainako troiar bat izan zuen, Tea izenekoa. Troiar honen orbita milioi urteetan zehar egonkor mantendu bazen ere, azkenerako ezegonkortu eta Lurraren aurka talka egin zuen, Ilargiaren sorrerari hasiera emanez. Bi argizagien arteko talka ikaragarriak material ugari askatu zuen espaziora, ondoren, akrezio bidez material hori gorputz bakar bihurtu zen, Ilargia.[5]

Horrez gain, Tearen materiala Lurraren mantuko eta nukleokoarekin nahastu zen. Horrek Lurraren nukleoak bere bolumenarekin alderatuta duen tamaina handia azalduko luke. Astronomoek oraindik ere interes nabarmena dute gai honen inguruan.[6]

Lurraren bestelako bizilagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrak baditu beste hainbat argizagi txiki bere orbitarekin nolabaiteko lotura dutenak. Gorputz hauek Lurrarekiko 1:1 orbita-erresonantzian badaude ere, ezin dira Lurraren troiartzat hartu, ez dutelako Eguzkia-Lurra sistemaren Lagrangeren puntu batean orbitatzen.

3753 Cruithne asteroideak bost kilometro inguruko zabalera du eta ferra gainezarria izeneko erresonantzia orbital berezi bat du. Ziur aski, gorputz hau Lurrarekin lotzen duen lotura ez da iraunkorra izango.

Bestalde, Lurraren kuasi-satelite egonkorrena 2016ko apirilaren 27an aurkitutako 2016 HO3 da. Lurrarekin inolaz ere orbita partekatzen ez duten arren, badira hainbat gorputz Lurretik une jakin batean oso gertu igarotzen direnak, nahiz eta beste edozein momentutan planetatik oso urrun kokatu, Lur-Hurreko argizagi izenez ezagutzen dira.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Reilly, Michael. «Earth stalker found in eternal twilight» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2019-12-24).
  2. (Ingelesez) Choi 2011-07-27T17:06:00Z, Charles Q.. «First Asteroid Companion of Earth Discovered at Last» Space.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-24).
  3. Hille, Karl. (2017-02-09). «OSIRIS-REx Searches for Earth-Trojan Asteroids» NASA (Noiz kontsultatua: 2019-12-24).
  4. Whiteley, Robert J.; Tholen, David J.. (1998-11). «A CCD Search for Lagrangian Asteroids of the Earth–Sun System» Icarus 136 (1): 154–167.  doi:10.1006/icar.1998.5995. ISSN 0019-1035. (Noiz kontsultatua: 2019-12-24).
  5. (Ingelesez) Knapton, Sarah. (2016-01-29). Earth is actually two planets, scientists conclude. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2019-12-24).
  6. Malhotra, Renu. (2019-03). «The Case for a Deep Search for Earth's Trojan Asteroids» Nature Astronomy 3 (3): 193–194.  doi:10.1038/s41550-019-0697-z. ISSN 2397-3366. (Noiz kontsultatua: 2019-12-24).
  7. «Small Asteroid Is Earth's Constant Companion» NASA/JPL (Noiz kontsultatua: 2019-12-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]