Kuasisatelite

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuasi-satelite» orritik birbideratua)
Kuasisatelite arrunt baten orbita erakusten duen diagrama.

Kuasisatelite bat izar bat orbitatzen duen argizagi bat da, planeta jakin batekiko 1:1 erresonantzia orbitalean dagoena. Erresonantzia honetan dagoen gorputz orok orbita erlatiboki egonkorra manten dezake denbora luzez.

Planeta baten kuasisatelite batek eta planetak berak denbora-tarte bera behar dute izarraren inguruan itzuli bat egiteko. Alabaina, bi orbitek eszentrikotasun desberdina edukiko dute. "Egiazko" sateliteek ez bezala, kuasisateliteek planetaren Hill esferatik kanpo orbitatzen dute; Hill esferaren barnean, planetak satelitearengan eragiten duen grabitazio-indarra beste edozein argizagik eragiten duena baino handiagoa da. Hortaz, kuasisatelite baten orbita ez dago bere planetaren mende bakarrik, beste argizagiek ere alda dezakete eta hortaz, uneren batean erresonantzia orbitala hautsi daiteke.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artizarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artizarrak soilik kuasisatelite ezagun bat du, 2002 VE68. Asteroide hau Merkurio- eta Lur-gurutzatzaile bat da aldi berean eta dirudienez, Artizarraren "bizilagun" izan da azken 7000 urteetan, baina hemendik 500 urtera erresonantzia-orbitatik kanporatua izango da.[1]

Lurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an Lurrak bost kuasisatelite ezagun zituen: (164207) 2004 GU9,[2] (277810) 2006 FV35,[3] 2013 LX28,[4] 2014 OL339[5] eta (469219) 2016 HO3.[6][4]

Zenbait kasutan, asteroideek kuasisatelite orbitak eta ferra orbitak tartekatu ditzakete, azken hauetan gorputza Lagrangeren L4 eta L5 puntuetan kokatzen da. 2016an gauzatutako orbita-kalkuluek erakutsi zuten Lurraren bost kuasisateliteek aipatutako bi orbita motak tartekatzen dituztela.[4] 3753 Cruithne,[7] 2002 AA29,[8] 2003 YN107[4] eta 2015 SO2 ferra orbita duten gorputz txikiak dira, baina kuasisatelite orbita eskura dezaketenak.[4] Kuasisatelite gisa jarduten duten denbora-tartea asteroide batetik bestera aldakorra da. Dirudienez, 2016 HO3 asteroidea egungo orbitan mantenduko da egonkor hurrengo mendeetan zehar, haatik, 2003 YN107 gorputza kuasisatelitea izan zen 1996tik 2006ra bitarte, baina urte horretan ferra libratzaile bihurtu zen.[9][6]

69219 Kamoʻoalewa (2016 HO3) asteroidea da, dirudienez, gaur arte atzemandako Lurraren kuasisatelite egonkorrena. Gure planetatik 38 eta 100 ilargi-distantzia artera egon ohi da.[6]

Neptuno[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neptunok badu behin-behineko kuasisatelite bat, (309239) 2007 RW10 izena jasotzen duena.[10] Esan dezakegu kuasisatelite gisa izango duen egonaldiaren erdialdean dagoela, duela 12.500 urte inguru ezarri baitzuen orbita hori eta hurrengo 12.500 urteetan hala iraungo baitu.[10]

Beste planetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait simulaziok erakutsi dute Urano eta Neptunon eguzki-sistemaren sorreratik kuasisatelite gisa dirauten gorputzak daudela, hau da, orbita hori 4,5 mila milioi urtetan mantendu duten gorputzak daudela.[11] Alabaina, Jupiterren kuasisateliteek gehien jota 10 milioi urte iraun dezakete eta Saturnorenek ehun mila urte. Jakina da Jupiterrek eta Saturnok kuasisateliteak dituztela.

Kuasisatelite artifizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an, Phobos 2 sobietar zundak Marteren Phobos satelitearekiko kausisatelite orbita ezarri zuen, zainak 100 kilometroko batez besteko orbita-erradioa zuen.[12] Konputagailu bidezko kalkuluen arabera, zundak bertan iraun zezakeen zenbait hilabetetan zehar. Alabaina, zundarekiko konexioa galdu egin zen, bere aginte sistemako akats baten erruz.

Kuasisatelite arrotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait kuasisatelite ez daude orbita horretan haien planetak eragindako indar grabitazionalarengatik, beste gorputz batek eragindako zeharkako indarrarengatik baizik.[13] Gorpuz hauei nahigabeko kuasisatelite edo kuasisatelite arrotz izena jartzen zaie.[13] Zeres, Vesta eta Pluton planeta nanoek nahigabeko kuasisateliteak dituzte, adibidez, Plutonek 15810 Arawn kuasisatelitea du, zeina plutino bat den, Neptunoren eragin grabitazionalaren ondorioz Plutonen kuasisatelite bilakaturikoa.[13] Jarrera dinamiko hau ordea periodikoa da, Arawn ez da beti Plutonen kuasisatelitea; 2,4 milioi urtetan behin ezartzen du kuasisatelite orbita, 350.000 urtetarako, gutxi gorabehera.[13][14][15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Mikkola, S.; Brasser, R.; Wiegert, P.; Innanen, K.. (2004-07). «Asteroid 2002 VE68, a quasi-satellite of Venus» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 351 (3): L63–L65.  doi:10.1111/j.1365-2966.2004.07994.x. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  2. (Ingelesez) Brasser, R; Innanen, K.A; Connors, M; Veillet, C; Wiegert, P; Mikkola, Seppo; Chodas, P.W. (2004-09). «Transient co-orbital asteroids» Icarus 171 (1): 102–109.  doi:10.1016/j.icarus.2004.04.019. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  3. (Ingelesez) Wajer, Pawel. «Dynamical evolution of Earth’s quasi-satellites: 2004 GU and 2006 FV» (PDF) HAL archives-ouvertes.fr (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  4. a b c d e Marcos, C. de la Fuente; Marcos, R. de la Fuente. (2016-01). «From horseshoe to quasi-satellite and back again: the curious dynamics of Earth co-orbital asteroid 2015 SO2» Astrophysics and Space Science 361 (1): 16.  doi:10.1007/s10509-015-2597-8. ISSN 0004-640X. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  5. Marcos, C. de la Fuente; Marcos, R. de la Fuente. (2014-12-11). «Asteroid 2014 OL339: yet another Earth quasi-satellite» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 445 (3): 2985–2994.  doi:10.1093/mnras/stu1978. ISSN 1365-2966. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  6. a b c «Small Asteroid Is Earth's Constant Companion» NASA/JPL (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  7. Christou, Apostolos A.; Asher, David J.. (2011-07-11). «A long-lived horseshoe companion to the Earth» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 414 (4): 2965–2969.  doi:10.1111/j.1365-2966.2011.18595.x. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  8. (Ingelesez) Connors, Martin; Chodas, Paul; Mikkola, Seppo; Wiegert, Paul; Veillet, Christian; Innanen, Kimmo. (2002-10). «Discovery of an asteroid and quasi-satellite in an Earth-like horseshoe orbit» Meteoritics & Planetary Science 37 (10): 1435–1441.  doi:10.1111/j.1945-5100.2002.tb01039.x. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  9. Marcos, C. de la Fuente; Marcos, R. de la Fuente. (2016-11-11). «Asteroid (469219) 2016 HO3, the smallest and closest Earth quasi-satellite» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 462 (4): 3441–3456.  doi:10.1093/mnras/stw1972. ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  10. a b Marcos, C. de la Fuente; Marcos, R. de la Fuente. (2012-09). «(309239) 2007 RW10: a large temporary quasi-satellite of Neptune» Astronomy & Astrophysics 545: L9.  doi:10.1051/0004-6361/201219931. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  11. Wiegert, P.; Innanen, K. (2000). "The stability of quasi satellites in the outer solar system". The Astronomical Journal. 119 (4): 1978–1984. Bibcode:2000AJ....119.1978W. doi:10.1086/301291.
  12. «Doc1Show» web.archive.org 2009-07-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  13. a b c d Marcos, C. de la Fuente; Marcos, R. de la Fuente. (2012-10). «Plutino 15810 (1994 JR1), an accidental quasi-satellite of Pluto» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society: Letters: no–no.  doi:10.1111/j.1745-3933.2012.01350.x. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  14. «Pluto's Fake Moon - News from Sky & Telescope - SkyandTelescope.com» archive.is 2013-01-05 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  15. (Ingelesez) de la Fuente Marcos, C.; de la Fuente Marcos, R.. (2016-11-01). «The analemma criterion: accidental quasi-satellites are indeed true quasi-satellites» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 462 (3): 3344–3349.  doi:10.1093/mnras/stw1833. ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]