Lusitaniera
Lusitaniera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | Hizkuntza hila |
Eskualdea | Iberiar penintsula mendebaldea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xls |
Glottolog | lusi1235 |
IETF | xls |
Lusitaniera indoeuropar familiako hizkuntza paleohispanikoa da, 5 inskripzio eta hainbat toponimo eta teonimoren bidez ezagutzen duguna.
Lusitania historikoan hitz egiten zen, hau da Duero erdialde-hegoaldean eta gaurko Extremadurako zati handi batean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pentsa daiteke lusitanoak beste herri indoeuropar guztiak bezala Iberiar penintsulan sartuko zirela K.a. II. mendea baino lehen, agian K.a. VIII. mendean zeltak sartu baino lehen. Datarik sinesgarriena K.a. VI. mendea izan daiteke. Egile batzuentzat Alpeetan izango zuten jatorria, beste batzuk bertokotzat jotzen dituzten artean.
Lusitania Erromatar Inperioak hartu zuen K.a. 150 inguruan. Penintsulako beste hizkuntza guztiak bezalaxe, euskara kenduta, lusitaniera latinaren aurrean desagertu zen.
Beste hizkuntzekiko harremanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu den bezala, indoeuropar hizkuntza da, baina bere familia zehatza zein zen ez dago argi.
Teoriarik zabalduenaren arabera hizkuntza zeltekin lotuta egongo litzateke. Hau, neurri batean, Iberiar penintsulan zalantzarik gabe izan zen herri bakarra zelta izateari zor zaio. Baina garrantzi gehiago dauka lexikoaren zeltatasun nabarmena. Teoria honetan arazo handia dago, hala ere: hitz hasierako /p/ren mantentzea, PORCOM (txerri) hitzean agertzen den bezala. Hizkuntza zeltiko guztiek hots hau galdu dute euren garapenean; gaeleraz esaterako athir / orc dauzkagu eta latinez pater / porcum. Dena den, /p/ hor egotea oso hizkuntza arkaiko izateari zein latinetiko mailegua izateari zor liezaioke.
Bigarren teoria batek, F. Villarrek eta Blanca María Prósperrek defendatze dutena, hizkuntza italikoekin lotzen du. Uste hau teonimoetan eta hainbat elementu gramatikaletan oinarritzen da.
Azkenik, Ulrich Schmollek balizko adar "galaiko-lusitaniar" bat proposatu zuen.
Ez dago gaia alde batera edo bestera erabakitzeko behar bezain luze den testurik.
Zabalpen geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inskripzioak Arroyo de la Luzen (Extremadura, Espainia), Cabeço das Fraguasen (Guarda, Portugal) eta Lamas de Moledon (Viseu, Portugal) aurkituak dira. Teonimo, antroponimo eta toponimoek emandako informazioa aintzat hartuz, zabalerak gaurko Portugal ipar-ekialdea eta Espainiako alboko lurraldeak hartuko lituzke barru.
Badira arrazoiak herri galaikoek asturek eta beharbada betoiek (hau da, penintsulako ipar-mendebalde osoa) lusitanierarekin lotutako hizkuntzak erabiliko zituztela eta hizkuntza zeltikoak.
Testuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira ezagutzen diren testuak:
Lamas de Moledo: | Cabeço das Fraguas: | Arroyo de la Luz (I eta II): | Arroyo de la Luz (III): |
RUFUS ET |
OILAM TREBOPALA |
AMBATVS |
ISACCID·RVETI · |
Inskripzio guztiak harrietan daude alfabeto latinoan.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Prósper, Blanca María, Lenguas y religiones prerromanas del occidente de la Península Ibérica, Salamanca, 2002, ISBN 84-7800-818-7
- Palaeohispanica (Hispania zaharreko hizkuntza eta kulturen inguruko aldizkaria), 1 liburukia (235-274 orr), Zaragoza, 2001, ISSN 1578-5386.