Luzaroko herri guda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Luzaroko herri guda edo bakunki herri guda (txineraz, 人民战争) Mao Zedongek Txinako Guda Zibilean asmatutako estrategia politiko-militar bat da. Herri guda herritarren babesa bereganatzean da eta arerioa herritarrek, mugimendu eta gerrilla guden bidez, garai dezaketen lekura erakartzean datza. Marxista-leninista maoistek boterea hartzeko epe luzerako borroka iraultzaile armatuko estrategia da.

Herri gudaren teoriaren oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzaroko herri gudaren oinarria norberaren indarrei eustean eta arerioarenak agortzean datza. Herri guda hainbat idazlanatan aztertu eta ikertu izan dute Japoniar inperialismoaren aurkako borroka taktikari buruz (1935), Txinako guda iraultzailearen estrategia-arazoak (1936) eta Luzaroko gudari buruz (1938), besteak beste.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guda beraren garapenak zehaztutako hiru etapaz osatuta dago:

  1. Estrategia-babesaldia: Gerrillen gudari eta nekazari armadunen taldeen hasierako eraketari lotutako aldia da. Gerrillariek, jaurlaritzaren makineriaren aurkako erasoen bitartez, herritarren babesa bereganatzen dute eta propaganda zabalkuntzari ekiten diote.
  2. Estrategia-oreka: Kokaguneen gudari eta gudaroste iraultzailearen hazkuntza eta hedapenari lotutako aldia da. Botere militarraren eta Estatuaren oinarrizako erakundeen aurkako erasoen indarraren handiagotzea dauka ezaugarri.
  3. Estrategia-erasoaldia: Indar bitzuk gudaren amaierara hurbiltzen diren ohiko borrokaren aldia da. Liskar artezak eta hedatutako kontingenteak areagotzen dira. Etapa hau hirietan matxinada egiteko, jaurlaritza gainezteko eta herrialdea mendean hartzeko (Mao Zedong).

Txinatik kanpoko saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vietnamgo gudan Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Fronteak herri gudaren estrategia erabili zuen arrotzak kanporatzeko eta Vietnamen errepublika sozialista eta batua ezartzeko. Nepalen Nepalgo Alderdi Komunista (maoista)-k erabili zuen, baina, sozialismoari uko eginez errege-erreginak bota eta alderdi anitzeko errepublika parlamentarioa itundu zuten. Perun Peruko Alderdi Komunista (Bidezidor Argitsua)-k, Indian naxalitek eta Filipinetan Filipinetako Alderdi Komunistak arteztutako Herriaren Gudaroste Berriak herri guda prozesuak bultzatzen dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]