Edukira joan

Estatu sozialista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errepublika sozialista» orritik birbideratua)

Estatu sozialista, errepublika sozialista edo herrialde sozialista (batzuetan langile estatua edo langile errepublika) konstituzionalki sozialismoaren ezartzen duen estatu burujabea da. “Estatu komunista” terminoa askotan erabili ohi da mendebaldeko herrialdeetan, alderdi bakar (marxista-leninista, maoista edo hauen korronte batekoak definitutakoak) batek gobernatzen dituen estatu sozialistak definitzeko, nahiz eta estatu horiek bere burua “estatu sozialistatzat” definitzen duten sozialismoaren eraikuntzan eta “komunistak” definitzen ez direnak edo komunismoa lortu ez dutenak.[1][2][3]

Estatu askok sozialismoari buruzko erreferentzia asko barneratzen dituzte haien konstituzioan, marxismo-leninismoa edo korronte ezberdinetan atxikitu gabe.

Estatu sozialista bat, alderdi sozialista bezala izendatzen den eta demokrazia liberal alderdi-anitz bat gobernatzen duen batetik bereizi behar da, non Estatuaren konstituzioa ez dago sozialismoaren eraikuntzan lotuta. Kasu horietan, sistema politikoa eta gobernuaren makinaria ez dago bereziki egituratua sozialismoaren garapena lortzeko.

Estatu sozialistaren kontzeptua “estatu-sozialismo"arekin erabat lotuta dago, ikuspegi soziala estatu-ekintza edo gobernu-politiken bidez sortutako sistema sozialista baten bidez. Era horretan, estatu sozialista baten kontzeptua leninistek eta marxista-leninistek defendatzen dute, baina baztertuta beharrezkoa ez delako edo kaltegarria delako marxista klasiko, sozialista libertario eta pentsalari politiko batzuengandik, estatu modernoa kapitalismoaren subproduktu gisa ikusten dutenak eta inolako funtziorik ez lukeela sistema sozialista batean, era horretan, sozialismoa eraikitzeko ezin dela erabili uste dute.[4] Ikuspuntu marxista-leninista batetik, “estatu sozialista” bat abangoardia alderdi batek kontrolatzen duen estatua da, gai ekonomikoak, sozialak eta politikoak antolatzen dituena herrialdea sozialismorantz bideratzeko. Abangoardia alderdiak ekonomia kapitalista duen estatu bat kontrolatzen du, estatuak bideratzen duen kapital metaketaz egituratuta. Helburu bezala, herrialdearen indar produktiboak eraikitzea eta mundu mailako iraultza sozialista sustatzea du, epe luzerako ekonomia sozialista bat eraikitzeko.[5][6]

Kontzeptu marxista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henri Saint-Simongoa pentsalari sozialista utopiko aurre-marxistak uste zuen sozialismoaren menpean estatuaren izaera aldatuko zela, arau politikoek (bortxaren bidez) kudeaketa zientifikoak eta produkzio-bideak bideratzen. Zehazki, kontrol politikoaren mekanismoa izan ordez, estatua produkzioa koordinatzeko entitate bat bihurtuko litzateke. Friedrich Engels-en arabera, Saint-Simonek gizarte sozialistaren egoera garatzeko ideia marxista klasikoa aitortu zuen.[7][8]

Karl Marx-ek estatua arau-klasearen instrumentu bat zela ulertzen zuen, klase menderatzailearen mesedeen mendean edozein produkzio-metodoetan. Nahiz eta Marxek “estatu sozialista” terminoa inoiz ez erabili, argudiatu zuen langile klaseak estatuaren eta gobernuaren tresnen kontrola hartu behar zuela kapitalismotik irteteko sozialismoaren bidean. Bide horrek langile klasearen interesak gobernuaren baitan egongo lirateke (“proletarioen diktadura”), gobernu kapitalistetan klase kapitalistak egiten duen antzera (“burgesiaren diktadura”). Engels-ek argudiatu zuen sozialismoa garatzen joatean, estatuak bere itxura eta funtzioa aldatuz joango zela; sozialismoaren mendean, ez da “pertsonen gobernua, gauzen kudeaketa baizik”; era horretan estatu bat izateari utziko lioke bere definizio tradizionalean.

Estatu sozialistaren ikuspegi modernorik esanguratsuenetako bat Parisko Komuna izan zen, non bertan langile eta langile txiroek, Parisko hiria kontrolpean hartu zuten 1871an, franko-prusiar gerra zela eta. Marxek Parisko Komuna etorkizuneko gobernu iraultzaile baten prototipo gisa definitu zuen, langileriaren emantzipaziorako “tresna azkenean aurkituta”.[9] Engelsek adierazi zuen “funtzionario guztiei, kargu altu zein baxukoei, beste langileen soldatarekin ordaintzen zitzaiela... Era honetan leku-ehiza eta goranahientzako barrera bat ezarri zen”.[10] Estatuaren naturari buruz jarraituz, Engelsek adierazi zuen: “Hasieratik, Parisko Komuna behartua izan zen onartzera langile klasea, behin boterera ailegatuta, estatuaren makina zaharrarekin ezin zuela”. Lortutako boterea ez galtzeko, Engelsek argudiatu zuen langile klaseak “alde batetik, langileen kontra erabili zen makina errepresibo zaharra deuseztatu behar zuela, eta bere idazkari eta funtzionarioen aurka babestea, inolako salbuespenik egin gabe”.[11] Engelsek esan zuen estatuaren kontu hori aldi baterako izango zela, eta “baldintza sozial berri eta askea” izeneko belaunaldi berri bat proposatuko litzateke, “estatua ezabatzeko”.

Estatu sozialista baten ikusmoldea, Vladimir Lenin-en alderdi iraultzailearen teoria eta zentralismo demokratikoaren antolamendu printzipioetara elkarlotuta dago. Errusiako baldintza erdi-feudaletan egokituta, Leninen “proletalgoaren diktadura” abangoardiako alderdi iraultzailearen beharra zuen, langileagoaren eta bere interesen ordezkari bezala. Leninen Apirileko Tesiak-en arabera, iraultzaren eta abangoardiako alderdiaren helburua ez da sozialismoaren sarrera, mundu mailan soilik ezarri ahal zena, baizik eta produkzioa eta estatua langile diputatu soviet-en eskura ipintzea. Errusiako Urriko Iraultzaren ostean, boltxebikeek haien boterea sendotu eta estatuaren zein errusiar gizartearen gizarte eta ekonomia arloak kontrolatu eta zuzendu nahi zituzten, iraultzaren kontrako matxinadak eta atzerriko inbasioa ekiditeko eta errusiar gizartean kontzientzia sozialista sortzeko.[5]

Ideiak hauek Leninek barneratu zituen 1917an, Errusiako Urriko Iraultza baino lehen, eta The State and Revolution-en publikatuta, marxista askorentzako ezinbesteko testua. Mundu mailako iraultzaren porrotarekin, Europa mailan behintzat, Leninek eta León Trotsky-k asmatuta, Errusiako Gerra Zibila, eta Leninen heriotza, ahalbidetu zuten Iosif Stalinek boterea hartzea, marxismo-leninismoa eta estalinismoaren kontzeptuak agerraraziz, eta sozialismoa estatu bakar batean sortu eta biziraun daiteken ideia agertuz.

Leninek argudiatu zuen sozialismoa komunismoaren bidez ordezkatzen den neurrian, “estatua zimelduko dela”[12], zentralizatutako kontrolak indarra galduz eta komunitate lokalek gero eta botere gehiago edukiz. Esan zuen bezala: “Estatua dagoen bitartean, ez da askatasunik egongo. Askatasuna dagoenean, ez da estaturik egongo”.

Teoria gehienek demokrazia hedatu bat suposatzen dute, eta batzuk langileen parte-hartze demokratikoa onartzen dute, estatu eta ekonomiaren kudeaketaren maila guztietan, funtzionario eta administrazioan aritzen diren profesionalen beharretara moldatzen diren eran. Demokrazia baten falta duten estatuak, halaber, ekonomiaren zati handi bat estatuaren eskuetan dago, “langile estatuak” bezala deiturikoak direna trotskista batzuengatik, “estatu sozialista” beharrean.[13]

Estatu sozialista marxista-leninistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatu sozialisten bileteen sinboloak- Vladimir Lenin sobietar batasunekoan, eta "langile bat emakumezko kooperatiba nekazari batekin" Txekoslovakiako Errepublikakoa.

Marxismo-leninismora atxikitzen diren alderdi komunistek, edo hauen bariazioak, zuzentzen dituzten estatuak, “estatu sozialista” gisa definitzen dira. Sobietar Batasuna “estatu sozialista” deklaratu zen lehenengoa izan zen, 1936 eta 1977ko konstituzioetan ipintzen zuen bezala. Beste adibide esanguratsu bat Txinako Herri Errepublika da, 1982ko konstituzioan “estatu sozialista” bezala definitzen dena. Mendebaldean, estatu hauek normalean “estatu komunista” bezala definitzen dira (termino hau ez dute haien burua definitzeko erabiltzen).

“Estatu sozialista” terminoa leninistek eta marxista-leninistek erabiltzen dute, abangoardiako alderdi batek gobernatzen duen estatua definitzeko, eta sozialismoaren eraikuntzarako gai ekonomiko, sozialak eta politikoak antolatzen dituena. Horrek batzuetan eragiten du “goi mailako” ekonomia nazionalizatzea, normalean produkzio plan baten bitartez, oinarrizko produkzioetan.[14] Definizio leninistaren aburuz, estatu sozialista bat estatu ekonomia kapitalista baten buru da, estatuak berak kapitalaren metaketa maneiatzen duena, herrialdearen indar produktiboak eraikitzeko eta iraultza sozialista mundiala sustatzeko, epe luze batean ekonomia sozialista bat eraikitzeko.[6]

“Estatu komunista” horiek normalean herrialde horietan sozialismoa lortu ez dutela ukatzen dute, aldiz, sozialismoa ezartzeko sorreran eta lanean (eta horren ostean komunismoaren garapena) daudela baieztatzen dute. Adibidez, Vietnamgo Errepublika Sozialistako konstituzioaren hitzaurreak Vietnamgo herrialdea trantsizio fase batean sartu zela dio, kapitalismotik sozialismora, Alderdi Komunistak herrialdea batu zuenean 1976an.[15] 1992ko Kubako Errepublikaren Konstituzioak dio Alderdi Komunistaren papera “gizartearen indarra helburuetara bideratzea eta sozialismoaren eraikuntza (eta gizarte komunistaren aldeko garapena)”.[16]

Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (Ipar Korea) estatu marxista-leninista izan zen. 1972an, herrialdeak konstituzio berri bat onartu zuen, jutxea estatuaren ideologia ofiziala ezarriz, antzinako Koreako ideologiaren antzerakoa izan zedin.[17] Era berean, Laosko Herri Errepublika Demokratikoan, bere dokumentu sortzaileetan ez dira komunismoaren erreferentzia zuzenak egiten, nahiz eta botere zuzena ezartzen dion alderdi gobernadoreari.

Erreferentziak leninistak ez diren estatuen konstituzioetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalgo 1976ko konstituzioaren hitzaurrearen arabera, Portugalgo estatuak “gizarte sozialistaren bidea” du helburutzat.[18]

India, Algeria, Congo, Brazaville eta Sri Lanka herrialdeek “sozialista” hitza erebili dute haien konstituzio ofizialetan.

Poloniak eta Hungariak “komunismoa” salatzen dute haien konstituzio dokumentuetan, aurreko erregimenak adierazteko.[19][20]

Kasu horietan, “sozialismoaren” esanahia herrialde batetik bestera aldatuz joan da. Ekialde hurbileko kasu askotan, “sozialismoa” sarritan erregimen zehatz batzuek egindako filosofia sozialista/nazionalista arabiarrari deritzo, adibidez Gamal Absel Nasser edo Ba'ath-eko alderdi batzuk.

Sozialista terminoa zuzenki erabiltzen duten herrialde batzuen adibide bezala, Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa eta Vietnamgo Errepublika Sozialista ditugu, beste batzuek terminoa haien konstituzioetan egiten diete erreferentzia, baina ez haien izenean. Horien artean, India[21] eta Portugal. Hungariako, Poloniako eta Kroaziako konstituzioetan, aurreko erregimen sozialistak zuzenki kondenatzen dituzte. Rojavako eskualde autonomoa, konfederalismo demokratikoaren printzipioetan oinarritzen dena, estatu sozialista gisa definitu da.[22] Gainera, Espainia, Frantzia, Bielorrusia, Kolonbia eta Errusia bezalako herrialdeak, sarritan “estatu soziala” terminoa erabiltzen dute, anbiguotasunak sortuz.

Gerra osteko Europako herrialdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra osteko periodoan, industria handien nazionalizazioa hedatuta zegoenean, ez zen arraroa Europako herrialde batzuk “estatu sozialistak” gisa definitzea, haien herrialdeak ekonomia sozialista batera eraman nahi zituztenak.

1956an, adibidez, Britainiako Alderdi Laborista-ren politikari nagusia eta sortzailea, Anthony Crosland, esan zuen kapitalismoa Britainia Handian abolitu zela, baina beste batzuk, Welshman Aneurin Bevan-ek osasun ministroa gerra osteko lehenengo gobernuan, Britainia Handia estatu sozialista bat zelaren aitorpenean eztabaidatu zuen.[23][24] Crosland-entzat eta bere ikuspuntuak partekatzen zutenentzat, Britainia Handia estatu sozialista bat zen. Bevan-entzat, Britainia Handiak osasun zerbitzu nazional sozialista bat zuen, britainiar gizarte kapitalista baten kontra egiten zuena. Hau esan zuen:

Osasun zerbitzu nazionala eta ongizate estatua termino trukagarriak bihurtu dira, eta pertsona batzuentzat gaitzespen terminoak bezala ulertzen dituzte. Hau horrelakoa delako, ez da zaila ulertzeko, dena gizarte konpetitibo indibidualista batetik. Doako osasun zerbitzu bat sozialismo hutsa da, eta beraz, gizarte kapitalistaren hedonismoaren kontrakoa da.

- Aneurin Bevan[25]

Gerra osteko periodoan Frantziako alderdi sozialistak boterea hartu zuenean, batzuk aldarrikatu zuten Frantzia herrialde sozialista bat zela, baina Europan bezala, kapitalismoaren lege guztiak barneratzen zituen eta enpresa pribatuak ekonomia zuzentzen zuten. 1980Ko hamarkadan, François Mitterrand-eko gobernuak dirigismoa hedatu nahi izan zuen eta banku guztiak nazionalizatzeko apustua egin zuen, baina Europako Komunitate Ekonomikoaren oposizio guztia kontran ipini zuen horrek. Gauza bera aplikatzen da herrialde nordikoek daukaten modelo nordikoarekin.

Gaur egun sozialista gisa definitzen diren statuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marxista–Leninistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrialdea Noiztik Alderdia Alderdiaren burua Estatuaren burua Gobernuaren burua
Txinako Herri Errepublika 1949ko urriaren 1etik Txinako Alderdi Komunista Xi Jinping
(2012tik)
Li Keqiang
(since 2012)
Kubako Errepublika 1966ko uztailaren 1etik Kubako Alderdi Komunista Raúl Castro
(2006tik)
Miguel Díaz-Canel
(2018tik)
Raúl Castro
(since 2006)
Laosko Herri Errepublika Demokratikoa 1975ko abenduaren 2tik Laoko Herriko Alderdi Iraultzailea Bounnhang Vorachith
(since 2016)
Thongloun Sisoulith
(2016tik)
Vietnamgo Errepublika Sozialista 1976ko uztailaren 2tik Vietnameko Alderdi Komunista Nguyễn Phú Trọng
(2011tk)
Trần Đại Quang
(2016tik)
Nguyễn Xuân Phúc
(2016tik)

Estatu ez marxista-leninistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstituzioan sozialismoari erreferentzia egiten dioten herrialdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrialdea Noiztik
Bangladeshko Herri Errepublika 1971ko apirilaren 21etik
Guyanako Errepublika Kooperatiboa 1980ko urriaren 6tik
Indiako Errepublika 1976ko abenduaren 18tik
Koreako Herri Errepublika Demokratikoa 1992ko otsailaren 19tik
Nepalgo Errepublika Demokratiko Federala 2015ko irailaren 20tik
Portugalko Errepublika 1976ko apirilaren 2tik
Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa 1978ko irailaren 7tik
Tanzaniako Errepublika Batua 1964ko apirilaren 26tik

Estatu sozialista historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatu sozialistak XX. mendean
Herrialdea Sistema hasiera bukaera
Angola Herri Errepublika 1975 1992
Albania Herri Errepublika 1945 1991
Bulgaria Herri Errepublika 1944 1989
Kanbodia Herri Errepublika 1975 1991
Txekoslovakia Errepublika Sozialista Federala 1948 1989
Ipar Korea Herri Errepublika Demokratikoa 1948 -
Kuba Errepublika Sozialista 1961 -
Eritrea Herri Errepublika Demokratikoa (Etiopiaren zatia) 1975 1991
Etiopia Herri Errepublika Demokratikoa 1975 1991
Hungaria Herri Errepublika 1945 1989
Laos Herri Errepublika Demokratikoa 1975 -
Mongolia Herri Errepublika 1922 1990
Mozambike Herri Errepublika 1975 1990
Polonia Herri Errepublika 1947 1989
Txinako Herri Errepublika Herri Errepublika 1949 -
Errumania Herri Errepublika (1965etik Errepublika Sozialista) 1947 1989
Alemaniako Errepublika Demokratikoa Errepublika Demokratikoa 1949 1990
Somalia Herri Errepublika 1969 1990
SESB Errepublika Sozialisten Federazioa 1922 1991
Vietnam Errepublika Sozialista (1976ra arte, Errepublika Demokratikoa) 1954 (iparra), 1976 (hegoa) -
Hegoaldeko Yemen Herri Errepublika Demokratikoa 1974 1990
Jugoslavia Errepublika Sozialista Federala 1945 1992

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1922-, Wilczynski, J. (Jozef),. ([2008], ©1970). The economics of socialism after World War Two : 1945-1990. AldineTransaction ISBN 9780202362281. PMC 191024132..
  2. Ramsay., Steele, David. (1992). From Marx to Mises : post-capitalist society and the challenge of economic calculation. Open Court ISBN 0875484492. PMC 26934946..
  3. 1948-, Rosser, John Barkley,. (2004). Comparative economics in a transforming world economy. (2nd ed. argitaraldia) MIT Press ISBN 9780262282659. PMC 54937097..
  4. 1883-1950., Schumpeter, Joseph A.,. (2008). Capitalism, socialism, and democracy. (1st ed. argitaraldia) Harper Perennial Modern Thought ISBN 9780061561610. PMC 191931833..
  5. a b (Ingelesez) EROL. «Lenin’s Conception of Socialism» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  6. a b Lenin, Vladimir. «Lenin Collected Works: Volume 27» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-05).
  7. Encyclopædia Britannica, Saint Simon; Socialism
  8. Engels, Frederick. «Socialism: Utopian and Scientific (Chpt. 1)» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-07).
  9. Marx, The Civil War in France (1871)
  10. Marx, The Civil War in France (1871), 1891 Introduction by Friedrich Engels, 'On the 20th Anniversary of the Paris Commune
  11. Marx, Karl. «The Civil War in France» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-07).
  12. Lenin, Vladimir, The State and Revolution, p70, cf, Chapter V, The economic basis for the withering away of the state.
  13. Leon Trotsky, The Workers’ State, Thermidor and Bonapartism, (1935ko otsailean), New International (New York)
  14. C.J. Atkins, 'The Problem of Transition: Development, Socialism and Lenin's NEP', Political Affairs Magazine
  15. VN Embassy : Learn about Vietnam : Politics : Constitution. 2011-07-09 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  16. Constitution of the Republic of Cuba 1992. 2011-07-09 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  17. "Juche is Third Position ideology built on Marx – Not Marxist-Leninism". Free Media Productions - Editorials
  18. The Preamble to the 1976 Constitution of Portugal.
  19. LL.M., Prof. Dr. Axel Tschentscher,. "ICL - Poland Index". www.servat.unibe.ch.
  20. LL.M., Prof. Dr. Axel Tschentscher,. "ICL - Croatia Index". www.servat.unibe.ch.
  21. (Ingelesez) Preamble to the Constitution of India. 2018-05-04 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  22. Derek Wall (2014-08-25). "Rojava: a beacon of hope fighting Isis". Morning Star
  23. (Ingelesez) «The Managerial Society Part Three — Fabian Version | The Socialist Party of Great Britain» www.worldsocialism.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  24. Crosland, Anthony, The Future of Socialism, pp.9, 89. Constable (2006); Bevan, Aneurin, In place of Fear.
  25. In Place of Fear, 106 orrialdea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]