Luzien Etxezaharreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luzien Etxezaharreta

Bizitza
JaiotzaUrkodoi1946ko abenduaren 14a (77 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Inguma: luzien-etxezaharreta-galzagorri Literaturaren Zubitegia: 207

Luzien Etxezaharreta Galtzagorri (Urkodoi-Hazparne, Lapurdi, 1946ko abenduaren 14a - ) euskal herritar kazetari eta idazle euskalduna da. Maiatz argitaletxearen koordinatzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisikan lizentziatu zen Pauen. 1966tik 1972ra zientzia eta matematika irakaslea izan zen. Ikasle denboran Egia eta Ikasle aldizkarietan idatzi zuen.

1981ean, Euskal Herrira itzuli zen urtean alegia Maiatz literatura aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta harrezkero bere koordinatzailea da; urte luzeetan itzelezko lana egin du euskarazko idazleen argitalpenak bultzatzen. Euskal prentsan (Herria, Argia...) artikulu frango eginak ditu; Egunkarian lan egin zuen eta Berrian asteroko Maratila zutabea egiten du[1]; Gure Irratian lan egiten du eta bertan Gure bazterrak[2] emanaldiaren ardura eramaten du, besteak beste. Angelun bizi da.

2012an Irratiko Argia Saria jaso zuen Luzienek Jakes Casaubonekin batera. [3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzultzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbeste testu euskaratu ditu, batez ere Maiatz aldizkarian argitaratzeko[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]