Luzio Zezilio Metelo (K.a. 251)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luzio Zezilio Metelo (K.a. 251)
Antzinako Erromako senataria

unknown value - unknown value
Erromako kontsula

251 K. a. - 251 K. a.
Magister equitum


Erromatar diktadorea

Bizitza
Jaiotza 290
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza 221 (68/69 urte)
Familia
Aita Lucius Caecilius Metellus Denter
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Gradua almirante

Luzio Zezilio Metelo (latinez: Lucius Caecilius Metellus, K.a. 290 - K.a. 221a) Lucius Caecilius Metellus Denteren semea izan zen. K.a. 251.etik K.a. 247. urtera arte Kontsula izan zen, K.a. 243an Pontifex Maximus eta K.a. 224an Diktadorea.

Panormuseko batailan Hasdrubal nagusi kartaginiarra garaitu zuen, Lehen Gerra Punikoan nagusitasuna eskuratuz eta Erromaren agintea Sizilian lortuz. Bataila hartan "Garaipenaren Ohoreak" lortu zituen, hamahiru jeneral aurkari gainditu baitzituen eta ehun eta hogei elefante eskuratu. Horietako batzuk Erromako jendeari erakutsi zitzaizkien.

Bataila horretan, Antzinako Erromarentzat oso garrantzitsua, etsaiaren supremaziarekin amaitzeko (lehen aldia zen Erromak elefanteen aurka borrokatu behar zela) zuloz, tranpaz eta estakaz betetako eremu batera eraman zituzten.

Pontifex Maximus izanda suak Vestaren tenplua hartu zuen eta Paladioan zeuden objektu sakratuak apurtzeko mehatxua egin. Luzio Zezilio Metelok, dudarik gabe, sua gurutzatu eta objektu sakratu horiek berreskuratu zituen. Hortxe galdu zituen begiak, eta Senatuak Curiara gurdian joateko eskubidea eman zion. Gertakaria oroitzeko Caecilii leinukoek egiten zituzten txanpon kontsularretan Pallasen irudia sartzen hasi ziren.

Luzio Zezilio Metelo, Kinto Zezilio Metelo eta Marko Zezilio Meteloen aita izan zen.