Edukira joan

Mísia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mísia

Bizitza
JaiotzaPorto1955eko ekainaren 18a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa2024ko uztailaren 27a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
katalana
frantsesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta aktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Mísia
Genero artistikoafadoa
Musika instrumentuaahotsa

misia-musik.com
IMDB: nm0617806 Facebook: misia.musica Last fm: Mísia Musicbrainz: f076d8ba-5782-4016-ae6e-83fae7e45139 Discogs: 1478270 Allmusic: mn0000898836 Edit the value on Wikidata

Susana Maria Alfonso de Aguiar (Porto, Portugal, 1955eko ekainaren 18a - Lisboa, 2024ko uztailaren 27a), Mísia izenez ezaguna, fadoen abeslari portugaldarra izan zen, batez ere.[1][2][3]

Ibilbide artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita portugaldarra eta ama jatorri katalaneko espainiarra izan zituen, kabaret dantzari gisa aritu zen Mísia hasieran Bartzelonako (Katalunia) El Molino antzokian, eta horrek azaltzen ditu bere musika estiloan jaso zituen eragin asko: tangoak, boleroak, gitarraren fusioa akordeoiarekin, biolinarekin eta pianoarekin. Hasieran tangoetatik habaneretara abestu zuen. Bere artista gustukoenak Marlene Dietrich, Judy Garland eta Redith Piaf ziren.[4]

Amália Rodriguesen oinordetzan, musika-tresna tradizionalen erabileran (gitarra klasikoa, gitarra portugaldarra eta gitarra baxua), akordeoian eta biolinean oinarritutako fado estiloa garatu du bere ibilbidean, eta, azkenik, poeta portugaldar karismatikoen bertsoak birsortu ditu.

2003ko Canto lanean Carlos Paredes gitarra-jotzaile portugaldarraren piezak Vasco Graça Moura, Sérgio Godinho eta Pedro Tamenen poema batzuekin nahastu zituen, berak "ezinezko gauzen galeriakoa" bezala deskribatzen duen obra bat eraikitzeko.[5]

  • 1991 — Mísia
  • 1993 — Fado
  • 1995 — Tanto menos, tanto mais
  • 1998 — Garras dos sentidos
  • 1999 — Paixões diagonais
  • 2001 — Ritual
  • 2003 — Canto
  • 2005 — Drama box
  • 2009 — Ruas
  • 2011 — Senhora da noite
  • 2013 — Delikatessen Café Concerto
  • 2015 — Para Amália
  • 2016 — Do primeiro fado ao último tango
  • 2019 — Pura vida (Banda sonora)
  • 2022 — Animal sentimental

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mísia. Animal Sentimental. Histórias no palco da vida. Memorias. Editorial Oficina do Libro, 2022. ISBN 978-9896614331 (portugesez)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mísia