MS Moby Dada
| 1981–1990: Finlandia 1990–2010: Queen of Scandinavia 2010–2016: Princess Maria 2016–: Moby Dada' | |
|---|---|
| 1981–1990: Helsinki, 1990–2010: Kopenhage, 2010–2016: Valletta, 2016–: Napoli, | |
| Ontziola: | Wärtsilä, Turku, Finlandia |
| Mota: | Ferri |
| Uretaratze data: | 1980ko uztailaren 25a |
| Izendatze data: | 1981eko martxoaren 30a |
| Zerbitzua: | 1981eko apirilaren 13a |
| Ezaugarriak | |
| Desplazamendua: | 25.905 tona |
| Luzera: | 166,10 m |
| Zabalera: | 28,46 m |
| Sakonera: | 6,70 m |
| Bulkada: | 4 × Wärtsilä-Pielstick 12PC2.5V |
| Abiadura: | 22 korapilo |
MS Moby Dada Moby Lines enpresak kudeatzen duen gurutzaontzi bat da, DFDS Seaways jabeari alokatuta. 1981an eraiki zen Finlandiako Turku hirian Wärtsila enpresak duen Perno ontziolan. Hasiera batean Silja Lineen Helsinki-Stockholm zerbitzua eskaini zuen. 1990an DFDS Seaways enpresak erosi zuen eta Queen of Scandinavia izena eman zion. 2010etik 2016ra bitarte Princess Maria izenarekin Helsinki-San Petersburgo zerbitzua eman du, Errusian[1].
2016an Moby Linesek St. Peter Line erosi zuen, eta Princess Maria izena Moby Dada izenagatik aldatu zuten, Italian matrikulatu eta Mediterraneoan zerbitzua ematera igaro zen[1]. Looney Tunes marrazi bizidunetako pertsonaiekin dekoratu zuten itsasontzia. Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduma galerazteko asmotan Espainiako Gobernuak Bartzelonara bidali zuen, poliziek bertan lo egin zezaten alokatuta[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 M/S FINLANDIA (1981). (kontsulta data: 2017-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2017-09-22). «La Policía Nacional llega a Barcelona en un crucero adornado con Piolín y Silvestre» Verne (kontsulta data: 2017-09-22).