Edukira joan

Mañastegizar baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mañastegizar
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Mutiloa
Mañastegizar baserria is located in Gipuzkoa
Mañastegizar baserria
Mañastegizar baserria
Mañastegizar baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Garaia XVI. mendeko zureria
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2007ko maiatzaren 15a

Mañastegizar (edo Mañastegi Zahar) Mutiloako baserria da, Ergoena auzoan kokatua eta jatorriz XVI. mendekoa. Garai horretako zurezko egitura zati handi bat gordetzen du.

2007ko maiatzaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Oinplano laukizuzena duen familia bakarreko baserria, hego-ekialdera jotzen duen fatxadarekin elkarzut dagoen gailurra duena. Bi isurkiko artisau erako hodi-teiladun estalkia du. Harlangaitzez egindako perimetro-pareta du, harlanduzko eskantzuduna. Solairu bakarra, ganbara eta sotoa ditu. Hego-ekialdean, ate-aurreen parean, ogi-labe moduan erabilitako eranskin bat du, bi isurkikoa. Mendebaldeko ertzaren ondoan, exentua baita ere, garaje gisa erabiltzen den hormigoizko eranskin itsusgarri bat dago.

Fatxada nagusiak ate handi bat du iparraldetik, bertatik sotora pasatzeko. Sotoaren gainean, behe-solairuan beraz, balkoi kareldun bat dago. Sarrera nagusia fatxada honetan dago, baina bertatik hegoaldera. Atalburu moduan habe-sektore bat erabili da. Sarrera orri bakarreko atea da, zeinak goi-eskuinaldeko ertzean behatxulo txiki bat duen. Lehenengo solairuak ganbarara jotzen duten baoak ditu. Horma-pikoa zati batean itxita dago oholtzaren bidez. Ipar ekialdeko fatxada garaia da, lurraren desnibelak horretaratuta, eta sotoa argitzen duten bi gezi-leiho ditu. Behe-solairuan bi balkoi kareldun ditu, lehengo harlanduzko bi leiho zaharren ordezko. Hirugarren leihoa itsututa dago. Ganbara alde honetatik itxita dago oholtzaren bidez. Ipar-mendebaldeko fatxadak leiho txiki bat du behe-solairuan, eta bi gezi-leiho txiki ganbararen parean. Azkenik, Hego-mendebaldeko fatxadak (oso behean gelditzen da lurraren desnibelaren ondorioz) teilape-eranskin bat du alderik alde, teilatuaren luzakin batek estalia. Bertatik ganbarara igaro daiteke zuzenean, zurubi baten bitartez. Estalki nagusitik irteten den teilatutxo batek babesten du sarbidea. Lehenengo solairuaren parean, teilapearen azpian, karrerapea dago, gurdiak eta nekazaritza-tresnak gordetzeko tokia alegia.

Eraikinak ganbarako solairurainoko barne karga-hormak ditu. Horma horiek honela daude banatuta: fatxada nagusitik sartu eta lehenengo hormartean fatxadarekiko paraleloki, karga-horma bat dago. Horien arteko tartean sarrera dago. Sarreratik eskuinaldean sukaldea dago, eta sukaldea bereizteko eraikinaren ipar-ekialdea hartzen duten geletatik beste karga-horma bat dago perpendikularki. Gainerakoan, erdialdean beste karga-horma batek ukuilua bitan zatitzen du. Ganbarak atal bakarreko zazpi zutabe-ardatz ditu, erregularki jarriak, zeinetarik bi baserriak lehendik zuen dolare gotiko baten zutabe bi diren. Zutabe-ardatz horiek habeak eta besoak lotzen dituzte (enara-buztan eran), bai eta petralak eta gapirioak ere, baserriaren egitura osatuz. Fatxada nagusiko horma-pikoa itxita dago oholtza mihiztatu bidez.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]