Ma Thida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ma Thida

Bizitza
JaiotzaMyanmar eta Yangon, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Myanmar
Hezkuntza
HeziketaInternational Writing Program (en) Itzuli
HizkuntzakBirmaniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea, zirujaua, militante politikoa, Preso politikoa eta kazetaria
Jasotako sariak

Ma Thida (Birmania, 1966) zirujaua, idazlea, giza eskubideen aktibista eta birmaniako kontzientzia preso ohia da.[1] Suragamika izengoitiaren azpian argitaratu du, "bidaiari ausarta" esan nahi du. Myanmaren intelektual lider ezaguna da, eta haren liburuek herrialdearen egoera politikoa lantzen dute.[1] Birmaniar gazteen hileroko aldizkari batean eta asteroko egunkari batean lan egin du.[1] Muslim Free Ospitaleko kirurgialaria izan da.[2] PEN International-eko ordezkaria.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkan medikuntza ikasi zuen, kirurgian lizentziatua lortuz, eta gaztetan hasi zen idazten ere. [1] 1993ko urrian, 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Inseingo espetxean, "bake publikoa arriskuan jartzeagatik, legez kanpoko erakundeekin harremana izateagatik eta legez kanpoko literatura banatzeagatik".[2] Izan ere, aktiboki laguntzen ari zen Aung San Suu Kyi, Nobel sariduna eta Birmaniako oposizioko alderdi nagusiaren sortzailea.[4] Ia sei urte bete zituen, bertan tuberkulosia hartu zuen.[5] Osasunaren gainbehera, presio politikoa areagotu eta Amnesty International eta PEN International bezalako giza eskubideen erakundeen ahaleginak direla eta aske utzi zuten.[4] Geroago Pen Myanmar -eko buru izan zen.[6] Harvard Unibertsitateko Radcliffe Institute for Advanced Studies-eko kidea. [1] 2016ko uztailean, "Sanchaung, Insein, Harvard" bere kartzelako memoriaren ingelesezko itzulpena argitaratu zen mundu osoan "Prisoner of Conscience: My Steps through Insein" izenburuarekin Silkworm, Thailandiako argitaletxearen eskutik.[7]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1996an, Reebok Human Rights Award
  • 1996an, PEN/Barbara Goldsmith Freedom to Write Award[8]
  • 2008tik 2010era, Brown University-ko International Writers Project Fellow
  • 2016an, Vaclav Havel Library Foundation-ek emandako 'Disturbing the Peace' saria.[9]
  • 2016an, PEN Internationaleko kontseilurako hautatua izan zen Galizian egindako PEN Nazioarteko 82. Kongresuan.[10]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Sunflower (1999)
  • In the Shade of an Indian Almond Tree (1999)
  • Sweet and spicy honey mud (1999)
  • Insight of colorful lights and beyond esthetic border (1999)
  • One, Zero and Ten for Teens (2003)
  • Message to Teen (2011)
  • Translation of Japanese Women's Poems (2011)
  • The Roadmap (2011)
  • Sanchaung, Insein, Harvard (2012)
  • A Letter for Daw Aung San Suu Kyi (2013)
  • The imperishable dictum (2014)
  • Brown to Crimson, a personal memoir of experience of Brown University and Radcliff fellowship of Harvard University (2014)[11]
  • What is independent citizen's spirit?, editorials from the Myanmar Independent news journals (2014)
  • Youths who dare to live and compete, articles about youths all over the words who have some difficulties or disabilities but be capable of extraordinary works (2014)
  • Nothing to lose but your life (Translation Work @ 2015)
  • From Selfishness to Leaving from Fear, compilation of short stories, collection of 53 short stories (2015)
  • Sunflower second edition (2015)
  • Prisoner of Conscience: My Steps through Insein (Prison Memoir @ 2016)
  • Writing of Ma Thida (2016)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]