Edukira joan

Yangon

Koordenatuak: 16°47′42″N 96°09′36″E / 16.795°N 96.16°E / 16.795; 96.16
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yangon
ရန်ကုန်
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Myanmar
Myanmarko eskualdeYangon
AlkateaQ133890407 Itzuli
Izen ofizialaရန်ကုန်
Рангун
Янгон
Янгон
Рангун
Jatorrizko izenaရန်ကုန်
Posta kodea11181
Geografia
Koordenatuak16°47′42″N 96°09′36″E / 16.795°N 96.16°E / 16.795; 96.16
Map
Azalera576 km²
Altitudea15 m
Demografia
Biztanleria6.874.000 (2022)
Dentsitatea11.934 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1035
Telefono aurrizkia01
Ordu eremuaUTC+06:30
Hiri senidetuakHaikou, Kunming, Busan, Fukuoka, Ho Chi Minh Hiria, Katmandu, Nanning, Quezon Hiria eta Yangzhou
Hizkuntza ofizialaBirmaniera
ycdc.gov.mm

Yangon edo Rangun[1] (birmanieraz: ရန်ကုန်) Myanmarko hegoaldeko hiria da, herrialdeko handiena, eta Yangon estatuko hiriburua izan zen. Hlaing ibaiaren ertzean dago, Martabango golkoaren iparraldean. Myanmarko hiriburua izan zen, 2006an Naypyidawek ordeztu zuen arte. 2014an 4.728.524 biztanle zituen.[2]

Yangon Dagon izenarekin sortu zuten monek 500.ean. Garai hartan, egungo Birmaniaren behealdean monak ziren nagusi. Dagon arrantzaleen herri txiki bat besterik ez zen, Shwedagon pagodaren inguruan kokatua. 1753an, Alaunpaya erregeak Birmania beherea konkistatu zuen eta Dagon Yangon bezala berrizendatu zen. 1841ean sute batek suntsitu zuen hiria eta 1852ko bigarren gerra anglo-birmaniarrean kalte handiak ere jasan zituen.

Britainiar Inperioak urte horretan bertan hartu zuen hiria, eta politikoki zein ekonomikoki leku nabarmena bihurtu zuen. Izena aldatu eta Rangon jarri zion. Britaniarrek mendebaldeko hezkuntza sistema sartu zuten eta ingelesa irakasteko eskola erlijioso ugari eraiki zituzten. Garai kolonialeko industria nagusiak arroza eta zura izan ziren, baina kotoia, harribitxiak edo marfila bezalako beste batzuk ere garrantzitsuak izan ziren. 1900eko hamarkadaren hasieran, Rangonek Londresen antzeko zerbitzu publikoak eta azpiegiturak zituen.[3]

Hiriak kalte handiak jasan zituen bai 1930eko lurrikara eta tsunamiaren ondorioz; bai Bigarren Mundu Gerran ere. Gerraren ondoren, herrialdeko hiriburua izaten jarraitu zuen, baina 1989an toponimoaren Yangon forma lokala egokitu zen ofizial gisa. Aldaketa hori nahiko eztabaidagarria da, gobernu batzuek ez baitute legez aintzat hartuta egin zuen batzorde militarra.

1996an, gobernuaren jurisdikziopean zeuden eraikin kolonial batzuk babesteko, gobernuak kontserbatu beharreko eraikinen zerrenda egin zuen.

Klima montzonikoa du (Am Köppen klima sailkapenaren arabera).

    Datu klimatikoak (Yangon (Kaba–Aye) 1981–2010, muturrekoak 1881–1990)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 38.9 38.9 40.0 41.1 42.0 37.8 37.8 34.4 38.9 37.8 38.9 35.6 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.2 35.2 36.7 37.5 34.2 30.8 30.3 30.0 30.9 32.2 33.1 32.5 33.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 24.8 26.5 28.6 31.0 29.2 27.4 26.8 26.9 27.5 27.6 27.3 25.0 27.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.7 18.4 21.0 23.8 24.3 23.6 23.2 23.2 23.2 23.1 21.3 17.8 21.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 12.2 13.3 16.1 20.0 20.0 20.0 21.1 20.0 20.0 20.0 15.0 9.2 9.2
Euria (mm) 0.4 3.1 12.4 37.8 328.1 565.6 605.8 570.7 393.7 200.3 58.6 6.8 2783.3
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.2 0.2 0.4 1.6 12.6 25.3 26.2 26.1 19.5 12.2 4.8 0.2 129.3
Eguzki orduak 300 272 290 292 181 80 77 92 97 203 280 288 2452
Hezetasuna (%) 62 66 69 66 73 85 86 87 85 78 71 65 74
Iturria (1): Norwegian Meteorological Institute[4] World Meteorological Organization (euri-egunak 1961–1990),[5] Deutscher Wetterdienst (muturrekoak)[6]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (eguzkia, hezetasun erlatiboa 1931–1960),[7] Myanmar Times (muturrekoak)[8] Tokyo Climate Center (batez besteko tenperaturak 1981–2010)[9]

K. a. VI. mendean sortu zuten; oso hiri garrantzitsua izan zen erlijioaren (budisten erromesgunea) eta industriaren aldetik (ontziolak). Alompra erregeak eman zion gaur egungo izena eta, 1753an, Myanmarko hiriburu egin zuen. 1852an, ingelesek hartu zuten; 1942an, berriz, japoniarrek; eta 1945ean, ingelesek berriro ere.

Britainarrek utzitako arkitektura kolonialaren adibideak dira Ministerioen Bukegoak, Auzitegi Nagusiak, Ospitale nagusia eta aduanen etxea. 1948an bilakatu zen Myanmar independentea, Birmania izenarekin, eta hiria estatu burujabe baten hiriburua bilakatu zen orduan.

1989an nazioartean Rangoon izena uzteari uzteko eskatu zuen Myanmarko estatuak, Yangon transliterazioa hobestuz, gertuagokoa birmanieraren ahoskerarekiko[10].

2006an orduko agintaritza militarrak nazioko hiriburua Naypyidaw izango zela erabaki arren, botere eta ekonomiaren zentro izaten jarraitu du Yangonek 21. mendean.

Industria (janari-industria, ontziolak, larrugintza, zurgintza, petrolio-findegiak, industria kimikoa), eskulangintza, merkataritza eta finantzak dira ekonomia-jarduera nagusiak. Garrantzitsua da, halaber, portuko jarduera. Arroza, zura, gomak, bolia, tabakoa, espeziak eta lurpeko aberastasunak (beruna, zinka) esportatzen dira, besteak beste.

1850. urtean diseinaturiko plano errektangular baten arabera eraikia dago, urre-koloreko Shwedagon pagoda budista handi eta ikusgarria erdian duela. 1920. urtean sortutako unibertsitatea du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-11).
  2. Myanmar: Regions, States, Major Cities & Towns - Population. citypopulation.de (kontsulta data: 2019-12-30).
  3. Falconer, Morgan. (2001-09-28). Stezaker, John. Oxford University Press (kontsulta data: 2025-12-29).
  4. Myanmar Climate Report. Norwegian Meteorological Institute, web.archive.org (kontsulta data: 2020-1-2).
  5. World Weather Information Service – Yangon. (kontsulta data: 2020-1-2).
  6. Klimatafel von Yangon (Rangun) / Myanmar (Birma). Deutscher Wetterdienst, dwd.de (kontsulta data: 2020-1-2).
  7. Jensen, John. Myanmar – Rangoon. Danish Meteorological Institute, web.archive.org (kontsulta data: 2020-1-2).
  8. Cho, Myo. High of 40C, low of 13C in Yangon for 2003. Government of Myanmar, web.archive.org (kontsulta data: 2020-1-2).
  9. Normals Data: YANGON - MYANMAR Latitude: 16.77°N Longitude: 96.17°E Height: 14 (m). Japan Meteorological Agency, web.archive.org.
  10. (Ingelesez) «Yangon | Myanmar | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2022-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Myanmar
Artikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.