Macael

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Macael
 Andaluzia
Macaelgo bandera

Macaelgo armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Andaluzia
Probintzia Flag Almería Province.svg Almería
Eskualdea Almanzora Ibarra
Izen ofiziala Macael
Alkatea Raul Martinez Requejo PP 2015.png
INE kodea 04062
Kokapena
Koordenatuak 37° 20′ 00″ N, 2° 18′ 00″ W / 37.333333333333°N,2.3°W / 37.333333333333; -2.3Koordenatuak: 37° 20′ 00″ N, 2° 18′ 00″ W / 37.333333333333°N,2.3°W / 37.333333333333; -2.3
Macael hemen kokatua: Espainia
Macael
Macael
Macael (Espainia)
Macael hemen kokatua: Andaluzia
Macael
Macael
Macael (Andaluzia)
Demografia
Biztanleria 5.676 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -43
% 51,16 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,84
Eremua 44 km2
Dentsitatea 92,32 bizt/km²
Garaiera 554 m
Distantzia 107 km Almeria
Datu gehigarriak

Macael Almeriako udalerria da. 2005ean 6091 biztanle zituen. Bere azalera 44 km²-koa da eta 138,4 hab/km²-ko dentsitatea dauka. Bere koordenatuak 37º 20' I, 2º 18' M dira. 554 metroko altueran dago kokatuta eta probintziako kapitaletik, Almeriatik, 170 km-ra.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldetik Olula del Rio eta Fines udalerriak ditu, ekialdean Cantoria eta Lijar, mendebaldean Purchena eta Laroya eta hegoaldean Chercos eta Tahal.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macael udalerriko historia bere ondasun nagusiari, marmolari, loturik dago, hari zor baitio "Urre Zuriaren Hiria" izendapena.

Macaeleko marmola erabiltzen lehenengo herria feniziarra izan zen, Macaeleko hilobi feniziar batean frogatu ahal denez.

Udalerriaren hastapenak X. mendean kokatu behar dira, musulmanen okupazio garaian, zeinek hirigunea muino harkaiztsu batean ezarri zuten, geroago marmolaren ustiapenerako erabilia, arrasto arkeologiko gehienen iraupena zaildu duena.

Mairuen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoi musulmanean, harrobiek ospe izugarria hartu zuten eta askotariko obretarako erauzi zen marmola, hala nola Almeriako Alcazaba-rako, Alhambrako Lehoien Patiorako edota Generalifeko Lorategietarako, azken honen ondoan.

Macael hiria Errege-erregina Katolikoei makurtu zitzaien, haiek Baza hartu zutenean, 1489an. Ordutik, euren eskubide eta tradizioak mantentzeko baimena eman zitzaien biztanle mairuak Baza Hiriaren menpe egotera pasatu ziren, honen harrobien garrantziagatik.

1568an altxamendu morisko bat egin zen Aben Humeya buru zela. Macaelen errenditzearen ostean, Levante eta Gaztela partetik etorritako 22 familiarekin birpopulatu zen.

Marmolari atxikitako hiri baten hazkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. eta XVIII. mendeetan, Macaelen biztanleen jarraikako hazkundea gertatu zen: 403 biztanle izatetik (1699) 824 izatera (1753).

Egun, 6000 baino biztanle gehiago ditu, bere ekonomia marmolean zentratzen delarik. Azken urteotan sektore honek jasandako industrializazio eta mekanizazio sakonari esker, erauzketa eta manipulazioa asko hobetu dira, bai obra monumentaletarako eta bai lanabes eta apainketa elementuetarako erabiliz marmola.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hamar urteetako biztanle-kopurua:

Ondare Artistiko eta Monumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrosarioko Gure Andraren Parroki-Eleiza, 1609an inauguratua, Mudejar estilokoa, dorrea eta gotzain-armarria kontserbatzen dira. Nabarmenena Kristo Etzanaren tailak, Arrosarioko Birjina sostengantzen duen umea, eta Sortzez Garbiaren oleoa dira.
  • Harginari monumentua, Almeria enparantzaren alboko García Lorca kalean kokatua. Marmol zurizko masa batean zizelkatutako eskultura da, egunero mendi sendoari arrokak erauzten dizkion langile baten bustoa harrotasunez erakutsiz.
  • Arrosarioko Ama Birjinaren Behatokia, Arrosario zuriko Birjinak goititutako tontor txiki batean kokatua; Macaeleko marmol zuri eta puruenean landua.
  • Konstituzioaren enparantza, Macael Hiriko enparantzarik nabarmenena da, 1980an eraikia, eta herriko erdigunean kokatzen da. Mende hasierako jauretxeak eta Udaletxe Zaharra aipagarriak dira. Erdian iturri bat dago, jatorrizko diseinu hexagonalekoa, emakumezkoaren biluziaren gorespena sinbolizatzen duena.
  • Mutikoen Gurutzea, beranduago atxikitutako gurutzen bat goian daukan koloma dotore batean datza. Oinarrian hurrengo idatzia aurki daiteke: "ESTA CRUZ HICIERON LOS MOCOS DES TUDM MAEILARO".
  • Maiatzeko Gurutzea, herriko sarreran kokatua, "Zaldiaren Oinatza" (Pisada de Caballo) izenez ezagututako inguruan. Euskarri baten gainean marmol zurizko gurutze bat sostengantzen duen koloma bat da, zeinak bere osotasunean 2'5 metro dituen. Euskarrian, antzinako gazteleraz idatzitako hurrengo esaldia irakur daiteke: "SERONES ITSMA END MAIORO NOS J.V. PARA ANCHEZ I.I.V. TISERAS. ANO DE 1.683".

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macael udalerriko jairik ospetsuenak hurrengo hauek dira:

  • San Marko(apirilaren 25a).
  • Arrosarioko Gure Andra, zaindariaren omeneko azoka eta jaiak (urriaren 7a).

Beste jai herrikoi batzuk:

  • Inauteriak (otsaila).
  • Fatimako Birjina Erromeria, El Marchal-en (maiatza).
  • Donibane (ekainaren 24a)


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Macael Aldatu lotura Wikidatan