Maia García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maia García
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJose Maria Pitarke
Pedro Miguel Etxenike
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Lawrence Berkeley National Laboratory (en) Itzuli  (2008 -  2009)
Max Planck Institute for Microstructure Physics (en) Itzuli  (2012 -  2013)
Donostia International Physics Center  (2013ko urtarrilaren 6a -  2016ko abuztuaren 31)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2016 -  2017)
Donostia International Physics Center  (2018 -
Jasotako sariak

maiagv-dipc.org
LinkedIn: maia-garcia-vergniory-99148720 Edit the value on Wikidata

Maia García Vergniory (Getxo, Bizkaia, 1978a) bizkaitar fisikari eta ikerlaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Fisika Aplikatua II irakasgaiko irakasle da. Horrez gain, Donostia International Physics Centerren egiten du lan ikerlari.[1]

2007an Gorputz anitzen eta banda-egituraren efektuak egoera elektroniko kitzikatuen zein ioi higikorren eta gainazal solidoen arteko elkarrekintzaren ondorioz izenburuko doktore-tesia defendatu zuen.[2]

Propietate topologikoak dituzten materialak aurkitzeko metodoak ikertzen dihardu.[3]

2017ko azaroaren 22an L’Oréal-UNESCO For Women in Science ikerkuntza sarietako bat eman zioten.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doktore-tesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Zuzendariak Unibertsitatea ISBN
2007 Gorputz anitzen eta banda-egituraren efektuak egoera elektroniko kitzikatuen zein ioi higikorren eta gainazal solidoen arteko elkarrekintzaren ondorioz Jose Maria Pitarke
Pedro Miguel Etxenike
EHU ISBN 978-84-8438-408-3

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]