Maider López Sáenz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maider López Sáenz
Bizitza
Jaiotza Donostia1975eko martxoaren  22a (44 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak artista eta margolaria
www.maiderlopez.com/

Maider López Sáenz (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 22a), euskal artista eta sortzailea da. Arte Ederretan lizentziatua, hasieran pintura lantzen hasi zen, baina lekuak dira gaur egun bere lan-esparru nagusia. Sorterrian zein atzerrian, egungo Euskal Herriko artistarik entzutetsuenetariko bat da. Bere lana hainbat tokitan erakutsi du, hala nola Veneziako, Istanbuleko eta Sharjah-eko biurtekoetan, eta hainbat tokitan egin ditu esku-hartzeak, iraunkorrak zein iragankorrak; esate batera, Euskal Herrian eta Austrian.

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maider López Donostian jaio zen, 1975eko martxoaren 22an.[1][2] 1998an EHUko Arte Ederretan lizentziatu zen, eta 1999an master bat egin zuen Londresen, Artearen eta Diseinuaren Chelsea College unibertsitatean.[1] Hasieran pintura lantzeari ekin bazion ere, denborarekin bere lanak tokietarako bidea egin du, eta lekuak dira, gaur egun, bere lan-eremu nagusia.[3]

Lópezek espazio publikoan eta arkitekturan esku hartu ohi du, eta, askotan, bere lanek ikuslearen parte hartzea eskatzen dute; izan ere, ikuslea ere tartean sartzen du eta era sotilean bestelakoturiko espazio baten parte egiten du.[4]

Sormen-prozesua argazki-makina batekin haste du: milaka argazki ateratzen ditu, lekuaren ezaugarriak ondo aztertzeko. Gero, argazki horiek guztiak ikusi, eta idatzizko apunteak hartzen ditu; adibidez, "hiru arbola, baina buru bakarra". Ondoren, "bat-batean, ideia abstraktu horietako guztietako bat garatzen hasten da, irudi baten bidez".[3] Irudiekin egiten du lan, baina, batez ere, testuen bidezko irudiekin.[3] Bere lanari jartzen dion erronka nagusia da tokiz kanpo dagoen ezer ez sortzea; hots, egiten duen guztiak kokalekuarekiko harmonian egon behar du.[3] Lana garatu ahal izateko, ezinbestekoa zaio lekuarekiko lotura bat izatea.[3]

Lópezek hainbat beka eta sari jaso ditu.[5]

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mountain (Lower Austria Art in Public Space; Grafenegg, Austria, 2013)
  • Ataskoa, Intza, Nafarroa (2005)
  • Veneziako 51. Biurtekoa (2005)
  • Columnes, Caixa Forum, Bartzelona (2006)
  • AdosAdos, Guggenheim Bilbao Museoa (2007)
  • SCAPE Espazio Publikoko Artearen Biurtekoa, Zeelanda Berria (2008)
  • Line of Sight, Zendai Moma Museoa, Shangai (2008)
  • Sharjah Biennial 9, Arabiar Emirerri Batuak (2009)
  • Diseinuaren Nazioarteko Biurtekoa, Saint Étienne (2010)
  • Polder Cup, Arte Garaikidearen Witte de With Zentroa eta Skor, Holanda (2010)
  • Éclats, Centre Pompidou-Metz (2010)
  • Mountain, Lower, Austria Contemporany (2013)
  • Mom, I am Barbarian?, Istanbuleko13. Bienala (2013)
  • Play Time. Les Ateliers de Rennes, 4a biennale d'art contemporain. Rennes, Frantzia. (2014)
  • 25 People on 25 Hills, 25 People on 1 Hill, Kapadozia, Turkia (2015)
  • Desplazamiento. Koldo Mitxelena eta MARCO (2015)
  • 1645 Tizas. Matadero, Madril (2016)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Lopez, Maider, MAider Lopezen webgune ofiziala, . Noiz kontsultatua: 2017-08-20 .
  2.   «Biografia Maider López», Guggenheim Bilbao Museoa, . Noiz kontsultatua: 2017-08-20 .
  3. a b c d e   [|Astiz, Iñigo], «Pintzelak beti mintzo dira pintoreaz», Berria, . Noiz kontsultatua: 2017-08-20 .
  4.   «Maider López», Tabakalera, . Noiz kontsultatua: 2017-08-20 .
  5.   Maider López Sáenz, . Noiz kontsultatua: 2017-08-20 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]