Maider López Sáenz
Maider López Sáenz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1975eko martxoaren 22a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta landa artista |
Parte-hartzailea
| |
maiderlopez.com |
Maider López Sáenz (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 22a), euskal artista eta sortzailea da. Arte Ederretan lizentziatua, hasieran pintura lantzen hasi zen, baina lekuak dira gaur egun bere lan-esparru nagusia. Sorterrian zein atzerrian, egungo Euskal Herriko artistarik entzutetsuenetariko bat da. Bere lana hainbat tokitan erakutsi du, hala nola Veneziako, Istanbuleko eta Sharjah-eko biurtekoetan, eta hainbat tokitan egin ditu esku-hartzeak, iraunkorrak zein iragankorrak; esate batera, Euskal Herrian eta Austrian.
Ibilbide artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maider López Donostian jaio zen, 1975eko martxoaren 22an.[1][2] 1998an EHUko Arte Ederretan lizentziatu zen, eta 1999an master bat egin zuen Londresen, Artearen eta Diseinuaren Chelsea College unibertsitatean.[1] Hasieran pintura lantzeari ekin bazion ere, denborarekin bere lanak tokietarako bidea egin du, eta lekuak dira, gaur egun, bere lan-eremu nagusia.[3]
Lópezek espazio publikoan eta arkitekturan esku hartu ohi du, eta, askotan, bere lanek ikuslearen parte hartzea eskatzen dute; izan ere, ikuslea ere tartean sartzen du eta era sotilean bestelakoturiko espazio baten parte egiten du.[4]
Sormen-prozesua argazki-makina batekin haste du: milaka argazki ateratzen ditu, lekuaren ezaugarriak ondo aztertzeko. Gero, argazki horiek guztiak ikusi, eta idatzizko apunteak hartzen ditu; adibidez, "hiru arbola, baina buru bakarra". Ondoren, "bat-batean, ideia abstraktu horietako guztietako bat garatzen hasten da, irudi baten bidez".[3] Irudiekin egiten du lan, baina, batez ere, testuen bidezko irudiekin.[3] Bere lanari jartzen dion erronka nagusia da tokiz kanpo dagoen ezer ez sortzea; hots, egiten duen guztiak kokalekuarekiko harmonian egon behar du.[3] Lana garatu ahal izateko, ezinbestekoa zaio lekuarekiko lotura bat izatea.[3]
Lópezek hainbat beka eta sari jaso ditu.[5]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ataskoa, Intza, Nafarroa (2005)
- Veneziako 51. Biurtekoa (2005)
- Columnes, Caixa Forum, Bartzelona (2006)
- AdosAdos, Guggenheim Bilbao Museoa (2007)
- SCAPE Espazio Publikoko Artearen Biurtekoa, Zeelanda Berria (2008)
- Line of Sight, Zendai Moma Museoa, Shangai (2008)
- Sharjah Biennial 9, Arabiar Emirerri Batuak (2009)
- Diseinuaren Nazioarteko Biurtekoa, Saint Étienne (2010)
- Polder Cup, Arte Garaikidearen Witte de With Zentroa eta Skor, Holanda (2010)
- Éclats, Centre Pompidou-Metz (2010)
- Mountain, Lower, Austria Contemporany (2013)
- Mom, I am Barbarian?, Istanbuleko13. Bienala (2013)
- Play Time. Les Ateliers de Rennes, 4a biennale d'art contemporain. Rennes, Frantzia. (2014)
- 25 People on 25 Hills, 25 People on 1 Hill, Kapadozia, Turkia (2015)
- Desplazamiento. Koldo Mitxelena eta MARCO (2015)
- 1645 Tizas. Matadero, Madril (2016)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Lopez, Maider. MAider Lopezen webgune ofiziala. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
- ↑ «Biografia Maider López» Guggenheim Bilbao Museoa (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
- ↑ a b c d e [|Astiz, Iñigo]. «Pintzelak beti mintzo dira pintoreaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
- ↑ «Maider López» Tabakalera (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
- ↑ Maider López Sáenz. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).