Maite Berrogain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Berrogain
Bizitza
JaiotzaUrdiñarbe, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
KidetzaEusko Ikaskuntza

Maite Berrogain Ithurbide (Urdiñarbe, 1952) zuberoar idazle eta itzultzailea da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maite Berrogain Ithurbide laborari familia euskaldun batean sortu zen, 1952an, Urdiñarben. Maulen eskolaratua izan zen eta berantago Pauera joan zen idazkari ikasketak egitera. Maulera itzuli eta zapata fabrika batean lan egin zuen.

Baionako Eusko Ikaskuntzako permanentea izan da. [1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle gisa:

Katalina de Erauso pastorala. 2005ean, Florance Delayren Catalina: enquête[2] liburua irakurri eta Berrogainek pastorala bat idaztea erabaki zuen.[3]

“Bere historia beltz eta gordeak biziki hunki ninduen. Ez naiz idazlea, baina ikusiz pastoral idazleek ez dutela hori idatzi nahi, nihaur hasi naiz, desafio bat bezala”[4]

Lehen emanaldia Baionan iragan zen 2016ko ekainaren 5ean, 3000 ikusle aitzinean. [5]Berrogainek Katalina de Erauso pertsonaiari eta pastorala idazteari buruz dio:

Katalina Erausoren historiak pastoralerako osagai guztiak dituela diozu. Erausoren zein aurpegi erakutsi nahi izan duzu? Lehenik emaztearen gauza. Askatasun gose hori. Emazteak ez dira behar izan komentuan edo ezkondu, bazuten beste asmorik ere, denbora horretako beste emazte batzuek ere. Zeren eta geroztik irakurria dut Kristobal Kolonekin joaten zirenak denak gizonak zirela, eta Pizarro eta Cortesekin emazteak ere joaten ziren konkistarat. Beraz, ez zen hain harrigarria emazteak ikustea, nahiz eta Katalina gizonez emana zen. Hala ere, momentu batzuetan emazte agertu da. Eman dezagun, bere osabaren itsasontzia hartu duelarik bere osabak bazekien emaztea zela.[6]

Bigarren pastorala bidean du, Marga Andurainen bizia aipatuko duena.

Itzultzaile gisa:

François Sureau-ren Le chemin des morts liburuaren euskaratu 2017an, Zurrunbidea[7] izendatu zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madariaga, Ainize. (2019). ««Libertatea kario pagatzen da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  2. (Frantsesez) Delay, Florence. (1994). «Catalina. Enquête, Florence Delay, Littérature française - Seuil» www.seuil.com (Seuil): 156. ISBN 978-2020210676. (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  3. Madariaga, Ainize. (2019). ««Libertatea kario pagatzen da»» Berria (Berria) (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  4. puntapioa, Puntapioa. (2019). «Maite Berrogain: "Zuberoan neskek sekulako aitzinamendua egin dute dantzan"» dantzan.eus (Dantzan.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  5. (Frantsesez) Irosbehere, Andde. (2016). «Une Première à Bayonne, une pastorale entièrement conçue et jouée par des Bayonnais» France 3 Nouvelle-Aquitaine (France 3) (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  6. Irureta Azkune, Onintza. (2016). «Pertsonaia gordea oholtzan» Argia (Argia) (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  7. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).