Katalina Erauso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katalina Erauso

Katalina ErausoMoja alfereza deitua— (Donostia, Gipuzkoa, 1585 - Cuitlaxtla, Mexiko, 1650) abenturazalea, moja eta soldadua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1592an jaio zen, Donostian, Migel Erauso eta Maria Perez Galarragaren alaba. Lau urte zituela Antiguako domingotar mojen komentuan sartu zuten, baina izaera ez zuen hartarako oso egokia, eta, beste moja bat astindu ondoren, 1603. urtean Gasteiza ihes egin zuen, baserritar gizonezko jantzita, Francisco de Loyola izenarekin.

Handik aurrera gizonezko jantziak erabili zituen beti. Urte hartan berean Ameriketara jo zuen, Panama aldera, eta handik Perura. Txilera joanda, bere anaia hil zuen ezpata borroka baten ondoren, eta Argentinara jo zuen, Ande mendietan barrena, justiziari itzuri. Perura jo zuen berriz ere, Bolivian zehar, eta Cuscon liskar batean gizon bat hil zuela eta, Guanamangako apezpikuaren etxean babestu zen, larri zaurituta. Hil zorian zegoela, emakume zela aitortu zion apezpikuari, eta berria Espainiako koroaren mendeko lurralde guztietara zabaldu zen.

Komentu batean egon zen ondoren. 1620. urtean Europara itzuli zen, eta Espainian Filipe IV.a erregeak egin zion harrera. Erromara jo zuen gero, eta Urbano VIII.a aita santuak hartu zuen han. 1624an hasi zen bere autobiografia idazten, eta hurrengo urtean eman zuen liburua argitara. 1630ean Ameriketara jo zuen berriro, eta Mexikoko Veracruz hirian itzaintzan jardun zuen hil zen arte, Antonio de Erauso izenaz.

Europan eta Ameriketan ospetsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Erausok ospe handia izan zuen Europan eta Ameriketan. Itzal horretaz baliaturik, Juan Pérez de Montalván espainiar idazleak Comedia famosa de la monja Alférez antzezlana plazaratu zuen 1625ean.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Erausoren idatzi autobiografikoak apokrifotzat jo izan dira batzuetan. Ez dirudi hala denik, 1625ean argitaratu zen Relación verdadera de las grandes hazañas y valerosos hechos que una mujer hizo en 24 años que sirvió en el reino de Chile y otras partes al rey nuestro señor idazki bildumari dagokionez behintzat. Katalina Erausoren beste bi idazki sail argitaratu ziren Sevillan eta Mexikon.

Katalinaren sexu-joera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalinaren orientazio sexuala aspaldi eztabaidatua izan den kontu bat da. Neskekin izandako zirri eta harremanak berak aitortu zituenez, homosexuala zenaren ideia aldezten duten hainbat pertsona daude. [1]

Gutxi batzuk, lesbianismoa gizonezko moduan zuen bizitza izkutatzeko edo disimulatzeko erabili izan zuela aldezten dute. Hau da, hauen iritziz ez zen izatez lesbiana baizik eta bere gizonaren paperari indarra emateko erabiltzen duen bere beste iruzurretako bat. Ondorioz, egoera oso berezietan bizi izan zen neska heterosexuala zen ikerlari hauentzat.

Azken urteetan indarra hartu duen eta lehen pentsaezina zen beste hirugarren ideia bat aldezte dute beste batzuk: Transexuala omen zen hauentzat eta izatez, ikerlari hauentzat, Katalina emakume baten gorputza zuen gizon bat zen. [2] [3] [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina Erauso Aldatu lotura Wikidatan
  • The Autobiography of doña Catalina de Erauso, by Catalina de Erauso 1592-1650". mith.umd.edu. Retrieved 17 February 2016.
  • The Lieutenant Nun: Transgenderism, Lesbian Desire, and Catalina de Erauso. University of Texas Press. ISBN 9780292787469.
  • Haggerty, George; Zimmerman, Bonnie (2003). Encyclopedia of Lesbian and Gay Histories and Cultures. Taylor & Francis. ISBN 9781135578701.
  • Goldmark, Matthew (2015-04-03). "Reading Habits: Catalina de Erauso and the Subjects of Early Modern Spanish Gender and Sexuality". Colonial Latin American Review. 24 (2): 215–235. doi:10.1080/10609164.2015.1040278. ISSN 1060-9164.