Maja Bajević

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maja Bajević
Bizitza
JaiotzaSarajevo1967ko apirilaren 20a (57 urte)
Herrialdea Bosnia-Herzegovina
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
Kroaziera
Serbokroaziera
Jarduerak
Jarduerakartista, argazkilaria, artista bisuala eta performancelaria
Lantokia(k)Paris

Maja Bajević (Sarajevo, Bosnia, 1967ko apirilaren 20a) argazkilaria eta performancegilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maja Bajević 1967an jaio zen, Sarajevon.[1] Parisen egin zituen ikasketak 1991n, eta arte ederretako ikasketa-beka bat lortu zuen. Sarajevoko eta Parisko arte ederretan graduatu zen. Ikasketak amaitutakoan, ezin izan zen gerran zegoen jaioterrira itzuli. Erbestean hasi zuen artista lana. 1998an itzuli zen Sarajevora: bertan, kultura-bizitza partzialki berreskuratzen hasia zen, baina egoera oso zaila zen artean. Jugoslaviako nazionalitatea du, eta, 2003an, nazionalitate frantsesa hartu zuen. Ordutik, Sarajevoren, Berlinen eta Parisen bizi eta lan egiten du.

Sorkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoa, performancea, argazkiak eta instalazioak egiten ditu. Europan egiten du lan, batez ere. Uneko arazo politiko eta ekonomikoetan jartzen du arreta. Bere lanaren bidez, Maja Bajevićek tradiziozko ohiturak eta jardunbideak berriz biziarazten ditu, mundu moderno gero eta estandarizatuagoaren aurkako azken baliabide gisa.

Maja Bajevićek 50. Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen (Bosnia eta Herzegovinako pabiloia), eta Veneziako hiri horretan bertan ere egin zuen Blood & Honey: Future is in the Balkans erakusketa, biurtekotik kanpo. Hiri hauetan ere egin ditu erakusketak: 2001ean, Istanbulgo Biurtekoa; Manifesta 3, Liubliana, Eslovenia; Madril 2011, etab.[2][3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]