Makenzie Fischer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makenzie Fischer
Bizitza
JaiotzaLaguna Beach (Kalifornia)1997ko martxoaren 29a (27 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLaguna Beach (Kalifornia)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLaguna Beach High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Posizio edo espezialitateadefendatzailea
Pisua74 kilogramo
Altuera1,86 metro

Instagram: makenziefishy Olympic.org: makenzie-fischer Edit the value on Wikidata

Makenzie Fischer (Laguna Beach, Kalifornia, AEB, 1997ko martxoaren 29a) waterpolo jokalari estatubatuarra da. Urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarreko parte izan zen 2015eko Munduko Uretako Txapelketan, non erdiko atzeko postuan jokatu baitzuen[1]. 2016ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Estatu Batuak ordezkatu zituen[2].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fischerren ahizpa txikia ere, Aria Fischer, Emakumeen Estatu Batuetako waterpolo selekzio nazionalean dago[3]. Haien aita, Erich Fischer, Amerikako gizonezkoen selekzioan parte hartu zuen waterpoloan[3]. Bere osaba, Martin Fischer, Stanfordeko gizonezkoen waterpolo taldeko atezaina izan zen[4], eta, geroago, Stanfordeko emakumezkoen taldea entrenatuko zuen bere lehen titulu nazionala lortzeko[5].

Fischer Laguna Beach High School-en graduatu zen 2015ean, eta, gaur egun, Ingeniaritza Mekanikoan ari da Stanford Unibertsitatean[6].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[7][8].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[9]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[10].

Gainerako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Igeriketa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Gwangju
Hego Korea Hego Korea
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
2017 Budapest
Hungaria Hungaria
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
2015 Kazan
Errusia Errusia
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
Joko Panamerikarrak
2019 Lima
Peru Peru
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
2015 Toronto
Kanada Kanada
1. postua, urrezko domina Waterpoloa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BCN 2015 USA Team Roster. Omega Timing.
  2. «USAWATERPOLO.ORG :: Women's Senior National Team» www.usawaterpolo.org.
  3. a b «USAWATERPOLO.ORG :: Women's Senior National Team» www.usawaterpolo.org."USAWATERPOLO.ORG :: Women's Senior National Team". www.usawaterpolo.org. Retrieved February 2, 2016.
  4. «The Stanford Daily 12 November 1987 — The Stanford Daily» stanforddailyarchive.com.
  5. «The Stanford Daily 14 May 1985 — The Stanford Daily» stanforddailyarchive.com.
  6. Makenzie Fischer. Stanford University.
  7. «Makenzie Fischer» olympedia.org 2022-01-19an begiratua(Ingelesez)
  8. «Makenzie Fischer» Olympics.com 2022-01-19an begiratua (Gaztelaniaz)
  9. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  10. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]