Malaika Mihambo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malaika Mihambo

Bizitza
JaiotzaHeidelberg1994ko otsailaren 3a (30 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaInternationale Gesamtschule Heidelberg (en) Itzuli 2012)
University of Mannheim (en) Itzuli
(2012 - 2016) : politika zientzia
Hagen der FernUniversität
(2019ko apirila - : environmental science (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakatleta eta kirolaria
Atletismoa
Kirol diziplinak luzera-jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua55 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak

malaika-mihambo.com
IMDB: nm10956233 Instagram: mali.mihambo IAAF: 14377384 Edit the value on Wikidata

Malaika Mihambo (Heidelberg, 1994ko otsailaren 3) alemaniar atleta da, luzera jauzian espezializatua. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita zanzibartarra eta ama alemaniarra ditu eta Mannheimgo Unibertsitatean Politika Zientziak ikasten ari da.

2011ean Munduko gazte mailako lehiaketan hartu zuen parte eta 9. egin zuen. 2013an Europako gazte mailako txapelketa irabazi zuen, 2014an taldekakoan berretsi zuena. 2015ean berriz izan zen Europako txapelduna, ordukoan 23 urtez azpikoan. 2016an dagoeneko maila absolutuan lehiatu zen eta brontzezko domina eskuratu zuen. Urte berean Rioko Olinpiar Jokoetan aritu zen eta marka pertsonala egin bazuen ere laugarren amaitu zuen[1].

2018an Europako txapelduna izan zen eta 2019an Munduko txapelketa irabazi zuen bere marka eginez, 7'30m hain zuzen ere[2]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 7'00m-ko jauzia eginez. Brittney Reese estatubatuarra zen faboritoa baina 3 cm eskasengatik alemaniarra nagusitu zitzaion[3].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Brasil Rio 2016 4.a luzera jauzia 6'95 m
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 7'00 m
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Txinako Herri Errepublika Pekin 2015 6.a luzera jauzia 6'79 m
Erresuma Batua Birmingham 2018 (Indoor) 5.a luzera jauzia 6'64 m
Qatar Doha 2019 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 7'30 m
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Suitza Zürich 2014 4.a luzera jauzia 6'65 m
Estonia Tallinn 2015 (23 urtez azpikoa) 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 6'73 m
Herbehereak Amsterdam 2016 3. postua, brontzezko domina luzera jauzia 6'65 m
Alemania Berlin 2018 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 6'75 m
Eskozia Glasgow 2019 (Indoor) 4.a luzera jauzia 6'83 m
Polonia Toruń 2021 2. lekua, zilarrezko domina luzera jauzia 6'88 m

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aire librean:
    • Luzera jauzia: 7'30m (Doha 2019) - haizea -0'8m/s
    • 100m lasterketa: 11.21s (Mannheim 2019) - haizea +0'6m/s
  • Pista estalian:
    • Luzera jauzia: 7'07m (Berlin 2020)
    • 60m lasterketa: 7.22s (Leipzig 2020)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) IOC. «Rio 2016 long jump women Results - Olympic athletics» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  2. «After dominating in Doha, Mihambo targets Tokyo triumph | FEATURE | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Malaika Mihambo gana la final de salto de longitud femenino» Tokio 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]