Borneo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Borneo
Gunung Kongkemul Borneo.png
Datu orokorrak
Mendirik altuena Mount Kinabalu Itzuli
Luzera 1.366 km
Zabalera 1.026 km
Azalera 748.168 km²
Geografia
Borneo2 map english names.svg
Koordenatuak 1° N, 114° E / 1°N,114°E / 1; 114Koordenatuak: 1° N, 114° E / 1°N,114°E / 1; 114
Honen parte da Insulindia
Herrialdea Indonesia, Malaysia eta Brunei
Ur-gorputza Ozeano Barea
Suluko itsasoa
Hegoaldeko Txinako itsasoa
Javako itsasoa
Zelebes itsasoa
Makassar itsasartea
Leku geografikoa Hego-ekialdeko Asia

Borneo[1] munduko hirugarren uharterik handiena da, Groenlandia eta Ginea Berria ondoren, 743.330 km2-ko azalerarekin, Insulindia uhartedian kokatua. 16 milioi pertsona bizi ziren guztira 2000. urtean.

Asiako hego-ekialdean kokatuta, lurralde hau administratiboki hiru herrialdetan banaturik dago: Alde batetik, Indonesiak zati handiena hartzen du (Kalimantan), hegoaldeko bi herenak hain zuzen ere. Bestetik, Malaysiak ipar-mendebaldeko herena hartzen du ia osorik (Ekialdeko Malaysia), erdialdean zatitxoa baino ez utziz Brunei herrialde txikiari.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muga hauek ditu: iparraldean Hegoaldeko Txinako itsasoa, ipar-ekialdean Celebesko itsasoa, Makassar itsasartea ekialdean, Javako itsasoa hegoaldean, eta Karimata itsasartea hego-mendebalean. Borneo uhartea oso menditsua da eta Kinabalu (4.095 m) da mendirik altuena, uhartearen iparraldeko muturrean kokatutakoa.

Oihan sarri batek ia uharte osoa estaltzen du. Borneoko zenbait eremu ikertu gabe daude oraindik. Oihan ezezagun honetan, Barito, Kapuas eta Mahakan ibaietan zehar, jatorriz Indonesiakoa den jendea bizi da; Dayak herria, hain zuzen.

Ibaiei dagokienez, Kapuas (1.143 km), Mahakam (980 km), Barito (880 km) eta Rajang (563 km) luzeenak dira.

Borneo, politikoki, hiru estatutan banaturik dago: iparraldea (Sabah eta Sarawak) Malaysiakoa da; Brunei (kolonia ingelesa); gainerakoa (Kalimatan) Indonesiakoa da. 6.887.000 biztanle. Hiri nagusia Bandjarmasin da. Beste hiri garrantzitsuak Balikpapan, Brunei, Kota Kinabalu, Kuching eta Pontianak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarrak XVI. mendean kokatu ziren Borneoko kostaldean. Holandarren, espainiarren eta ingelesen helburua izan zen uhartearen jabe egitea. Japoniarrek Kalimantan (Borneo holandar zaharra) hartu zuten 1942. eta 1945. urteetan zehar, egun Indonesiaren zati bat dena. Iparraldeko Borneo zaharra (egungo Sabah) eta Sarawak estatua Malaysiari lotu zitzaizkion 1963. urtean. Brunei sultanatua ingelesen mende dago.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako oihanetatik ateratzen den zura Borneoko baliabide natural garrantzitsuenetakoa da.

Dayak herrian erretako eremuen gaineko nekazaritza erabiltzen du, ladang izeneko teknikaz. Nekazari herria da: arroza, tabakoa eta piperra ekialdean eta hevea iparraldean. Petrolio baliabideak ez daude oso ustiatuak (petrolio putzuak Tarakan eta Banjun eta petrolio findegia Balikpapanen). Kalitate eskaseko ikatza du, gero eta garrantzi gutxiago duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]